MARIÑOK EZIN IZAN ZUEN GARAIPENA ERREPIKATU
Futbola

MARIÑOK EZIN IZAN ZUEN GARAIPENA ERREPIKATU

Gipuzkoako Txapelketetan aritzen diren Behe Bidasoako taldeek honako emaitza hauek erdietsi zituzten asteburu honetan. 

Emakumezkoen Ohorezko Erregional Mailako liderra eta azken sailkatua nor baino nor gehiago aritu ziren asteburu honetan. Mariñok 6-1 mendean hartu zuen Intxaurdi-Oiartzun txapelketako lehen jardunaldian eta Urnietak 5-1 galdu zuen Añorgaren aurka. Lehen jardunaldiko emaitza horiek ikusirik, zaila egiten zen Mariñoren porrota aurreikustea, baina futbolean gutxitan funtzionatzen du logikak. Urnietak 3-0 mendean hartu zuen talde irundarra, ez zen Maialen Elgorriagak zuzentzen duen taldearen egun onena izan. Emaitza honen bidez eta bi jardunldi jokatuta, hiru punturekin, Mariño sailkapeneko hirugarren postuan kokatuta dago.

Gizonezkoen Erregional mailan, Landetxa taldeak eskuratu zuen jardunaldiko garaipen bakarra; hain zuzen ere, Mariñoren aurkako Irungo derbian 2-0 Landetxa auzoko taldea nagusitu zen. Mariñok aurreko asteburuan Behobiaren aurka jokatu eta 2-1eko garaipena erdietsi zuen, baina jardunaldi honetan ezin izan zuen bigarren derbian lorpena errepikatu. Behobiak eta Dunboa Eguzkik porrot mingarria jasan zuten, biek ala biek emaitza berarekin. Behobiak, etxean, 1-4 galdu zuen Orereta Kafea taldearen aurka eta Dunboa Eguzkik 4-1eko emaitza jasan zuen Sanpedrotarraren zelaian. Sailkapenari dagokionez, Landetxa 4 punturekin eta laugarren postuan hobekien kokatutako talde irundarra da. Mariño seigarrena da hiru punturekin eta Dunboa Eguzkik eta Behobiak azken postuak betetzen dituzte, oraindik, punturik batu gabe.

Datorren asteburuan, Emakumezkoen Ohorezko Erregional mailan, Mariñok Añorga liderraren zelaia bisitatuko du. Añorgak, momentuz, jokatu diren bi jardunaldiak aise bereganatu ditu (5-1 Urnietaren aurka eta 0-6 Touringen aurrean). Gizonezkoen Erregional mailan, Behobiak Sanpedrotarraren zelaian jokatuko du, Landetxak Orereta Kafearen aurka jokatuko du etxetik kanpo eta Dunboa Eguzkik eta Mariñok, etxean, Trintxerperen eta Astigarraga Mundarroren aurka arituko dira, hurrenez hurren. 

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA
Futbola

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA

2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere

Real Unionek...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika