31 Mai, 2021
Emakumezkoen taldea Gipuzkoako Kopako finalera igaro da eta gizonezkoen talde 1. Erregional mailako igoera fasearen final erdietara sailkatu da.
Mariño, klub gisa, sasoi onenan dago. Senior mailan, bi talde ditu lehiatzen eta biak aritzen diren txapelketetan aurrera egiten egin dute. Eta nola, gainera. Emakumezkoen taldea Emakumezkoen Ohorezko Erregional mailako Gipuzkoako Kopako finalean sailkatu da eta gizonezkoen taldea Lehen maila Erregionaleko igoera faseko final erdiak jokatuko ditu.
Ostadar 7-0 menderatu ostean, Mariñok Intxaurdi-Oiartzun taldea jaso zuen atzo Ugalde-Ventaseko zelaian. Ligako lehen fasean, talde irundarrak 6-1 menderatu zuen talde oiartzuarra, baina atzokoa oso bestelako neurketa izan zen. Final erdia zen eta bi taldeek eskuratu nahi zuten finalerako txartela; ostera, bakarrak lor zezakeen, eta talde hori Mariño izan zen. Kostata, baina 2-1 nagusitu ziren irundarrak eta datorren astean Zumaiakoren aurka jokatuko dute finala.
Gizonezkoen taldea, aldiz, 1.maila Erregionala utzi eta Gipuzkoako Federazioak antolatzen duen Gorengo Mailan aritu nahi du datorren urtean. Astebru honetan, final laurdenetako lehen kanporaketa jokatu zuten, etxetik kanpo Eibartarrak taldearen aurka. Erronka zaila zuten, baina 0-2 garaitzeko kapazak izan ziren irundarrak. Horrela, datorren asteburuan, igoera faseko final erdiak jokatuko dituzte: Ugalde-Ventaseko berdegunean Sanpedrotarra penaltietan garaitu zuen Amara-Berri taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak.
Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...
Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko
Real Unionek...
Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...