MARIO CAPELETE REAL UNIONGO HAUSNARKETARI BERRIA
Futbola

MARIO CAPELETE REAL UNIONGO HAUSNARKETARI BERRIA

Talde txuribeltzeko jokalari ohia klubera bueltatuko da Iñigo Idiakezen taldean lan egiteko

Real Unionek jakitera eman duenez, Mario Capelete izanen da klub txuribeltzeko lehen taldeko hausnarketari berria. SD Gernikatik bueltatuko da irundarra etxera, Iñigo Idiakezen lan taldean aritzeko.

Real Uniongo maila guztietatik pasatu den jokalaria izan da Mario Capelete irundarra. 2012/13an lehen taldearekin egin zituen aurredenboraldiko prestaketak, oraindik jubenila zela. Bere debuta hori baino lehenago ailegatu zen, hain zuzen ere, 2012ko uztailaren 28an, Txerloia zelaian, CD Anaitasunaren kontrako lagunartekoan (0-5). Hala ere, partidu ofizial batean debuta 2016ko irailaren 25ean, Bigarren B mailan, Urbietan SD Gernikaren kontrako neurketan (2-2). Real Oviedotik ailegatu zen orduan Capelete. Orduz geroztik, Real Unionen gelditu zen irundarra eta guztira, 157 norgehiagoka jokatu ditu lehen taldearekin, eta 16 gol sartu. 2023ko ekainean gainera, Real Unionen Urrezko Intsignia jaso zuen Capeletek. 

REAL UNIONEK HURRENGO DENBORALDIKO JANTZIAK AURKEZTU DITU
Futbola

REAL UNIONEK HURRENGO DENBORALDIKO JANTZIAK AURKEZTU DITU

Adidas markarekin jantziko dira jokalariak eta Futbol Emotion taldeak egindako diseinuarekin

Real Union Klubak 2024/25 denboraldiko jantziak...

REAL UNIONEK ENPRESEN ARTEKO III. TORNEOA ANTOLATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ENPRESEN ARTEKO III. TORNEOA ANTOLATU DU

Ekainaren 8an, larunbatean, ospatuko da eta guztira zortzi taldeek hartuko dute parte

Real Union Klubak Enpresen arteko III. Torneoa antolatu du...

ALEX CERDA BERE JATORRIZKO TALDERA BUELTATUKO DA
Futbola

ALEX CERDA BERE JATORRIZKO TALDERA BUELTATUKO DA

Zelai erdian aritzen zen jokalaria utzita etorri zen Irunera UD Levantetik pasa den udan

Real Union Klubak jakitera eman duenez, Alex Cerda bere...

CARLOS BEITIAK ETA JULIO MARTINEZ ESCORCIAK EZ DUTE REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

CARLOS BEITIAK ETA JULIO MARTINEZ ESCORCIAK EZ DUTE REAL UNIONEN SEGITUKO

Klub txuribeltzak euren profesionaltasuna eskertu nahi izan die jokalariei eta zorte ona opa etorkizunean

Carlos Beitia eta Julio Martinez Escorcia...

REAL UNIONGO BETERANOAK EZIN HOBE ARITU DIRA DONOSTI MASTERS CUP TXAPELKETAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOAK EZIN HOBE ARITU DIRA DONOSTI MASTERS CUP TXAPELKETAN

45 urtetik goitiko taldea txapeldun izan zen eta +55 eta +35 mailatako taldeak berriz, txapeldunorde

Real Uniongo Beteranoak Donosti Masters Cup...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika