Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
17 Urt, 2023
Real Unionek eta jokalariak berak hartu dute erabakia eta horren ondorioz, denboraldi bukaera arte Galiziako taldeak arituko da irundarra
Mario Capeletek Ourense CF taldean jokatuko du utzita denboraldi bukaerara arte. Real Unionek eta jokalariak berak hartu dute erabakia eta horren ondorioz, talde txuribeltza utzi eta Galiziara joanen da Capelete.
Jokalari irundarrak Real Union Klubeko beheko maila guztietatik iragan ondotik, 2012/12ko denboraldian aurredenboraldia egin zuen lehen taldearekin, oraindik jubenila zela. 2012ko uztailaren 28an egin zuen debuta aldiz, Txerloia zelaian CD Anaitasunaren kontra jokatutako lagunartekoan. Neurketa hori 0-5eko markagailuarekin irabazi zuen Real Unionek.
Partida ofizial batean, 2016/17ko denboraldian egin zuen Capeletek debuta, Real Oviedo aritu eta gero. Hain zuzen ere, 2016ko irailaren 25ean aritu zen lehen aldiz Real Unioneko lehen taldearekin neurketa ofizial batean. Bigarren B Mailako ligan izan zen, Urbietan, SD Gernikaren kontra eta bina berdinduta bukatu zuten jardunaldia bi taldeek.
Orduz geroztik, Ligako, Federazio Kopako eta Errege Kopako 157 norgehiagoka jokatu ditu Real Unioneko lehen taldearekin, eta 16 gol sartu ditu guztira. Kadeteen Ohorezko Mailako taldeko entrenatzailea izan da baita ere eta hemendik aitzinera, Beñat Ollok ordezkatuko du Capeletek lan horretan.
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...
Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan
Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...