11 Ots, 2019 Irun, Futbol, Segunda División B, Real Union, Oviedo B
Badirudi denborak aurrera egiten ez duela eta marmotaren egunean murgilduta dagoela Real Union. Berriro ere, 1-1 berdindu zuen, oraingo honetan Oviedo Bren aurka, baina egia esan, atzo lortutakoa baliozko puntua izan zen. Hori bai, orain Tudelanoren, Gimnastica Torrelavegaren, Amorebietaren eta Gernikaren aurka galdu diren puntuak faltan botatzen ditu Juan Dominguezek; izan ere, Gernikaren eta Tudelanoren garaipenek promozio postuak lau puntutara hurbildu dituzte txuribeltzak.
Zelaia egoera onenean ez zegoen arren, neurketa primeran hasi zuen talde txuribeltzak, sendo atzealdean eta erdigunean baloiaren jabetza zuen. Horrela, 10.minutuan Mikel Orbegozok Alain Eizmendiren erdiraketa bikain bat baliatu zuen baloia sarera bidaltzeko eta irundarrak markagailuan aurretik jartzeko. Lehen ordu erdirarte talde lan aparta burutu zuen Real Unionek, baina aurrerantzean Oviedo Bk hartu zuen norgehiagokaren gidaritzapena. Irazustabarrenaren lana handitu egin zen eta bi geldiketa egin ostean, 43.minutuan ezin izan zuen Lucas Ahijadok jaurtitako eta Javi Garridoren sorbaldan kolpatu zuen baloia eten. Berriz ere, zorte txarra medio, lehen 45 minutuak iristear zirela gola jaso zuen Real Unionek.
Bigarren zatia Oviedo Vetustaren emanaldia izan zen. Oso erasokor atera ziren aldageletatik eta baloiaren jabe egin ziren. Irazustabarrenak bikain erantzun zuen aurrelari asturiarren saiakerei, baina usurbildarra aldatzea behartuta ikusi zen Juan Dominguez. Aurpegian belaunkada bat jaso zuen eta neurketa minutu batzuk gelditu zen. Sequeirak ordezkatu zuen eta honek ere lan bikaina egin zuen, izan ere, azken minutuetan Oviedo Bk aukera ezinhobea izan zuen 2-1koa lortzeko, baina Costa Ricakoak maisuki baloia gelditu zuen. Neurketaren azken abagunea Real Unionentzat izan zen, baina Lizarragak ez zuen asmatu eta norgehiagoka 1-1koarekin bukatu zen.
Esan bezala, Real Union sailkapeneko 13.postura jeisten da eta 29 punturekin promozio postuak lau puntutara hurbildu dira. Datorren astean Logroñesen aurka jokoan jartzen diren hiru puntuak lortzea beharrezkoak izango dira. Hori igandean 17:00etan Stadium Galen izango da, baina lehenago, asteazkenean Stadium Galen ere, Federazio Kopako final laurdenen itzuliko neurketa izango dute Mirandesen aurka. Beraz beste aste mugitua talde txuribeltzarentzat.
2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere
Real Unionek...
Izen emateak irekiak daude ekainaren 26ra bitarte
Real Unionek aurten ere Udako Campusa antolatu du hiriko eta eskualdeko haur...
Final handian Tecnari irabazi zion Irungo enpresak
Real Unionek III. Enpresen Txapelketa ospatu zuen pasa den asteburuan Stadium Galeko anexoan eta...
Real Unionek bi jokalariei eskerrak eman dizkie denboraldi hauetan erakutsi duten profesionaltasunagatik
Real Unionek jakinarazi duenez, Antonio...
Adidas markarekin jantziko dira jokalariak eta Futbol Emotion taldeak egindako diseinuarekin
Real Union Klubak 2024/25 denboraldiko jantziak...