MASTER LABORAL KUTXA FINALA URANZU PILOTALEKUAN

Aldai-Capellan eta Arrizabalaga-Gaminde bikoteak arituko dira eskuz binakako emakumezkoen finalean

Hurrengo igandean, martxoaren 27an, Master Laboral Kutxa eskuz binakako pilota mistoko finala jokatuko da Irungo Uranzu pilotalekuan. Bertan izango dira Amaia Aldai-Andrea Capellan eta Olatz Arrizabalaga-Enara Gaminde bikoteak eguneko pilota partida nagusian. Eguerdiko 12etan hasiko da ikuskizuna eta, aurretik, Garai-Mendiburu eta Barrokal-Erasun pilotariak arituko dira aurrez aurre.

Hirugarren aldia da Master Laboral Kutxako finala Irungo frontoian egiten dela, baina oraingoan pandemiak baldintzatutako aforo murrizketarik gabe ospatu ahal izango da. 715 ikusleentzako prest egongo dira harmailak eta sarrera dohakoa izango da bertaratzen diren guztientzat.

Atzo goizean izan ziren Aldai, Capellan, Arrizabalaga eta Gaminde Uranzu pilotalekuan igandeko finalaren atarian. Arrizabalagarentzat hirugarren aldia jarraian izango da final handia jokatzen duela. Aurreko bietan garaipenak ihes egin zion, eta oraingoan txapelketa borobiltzera etorriko da igandean Irunera. Aurrelari Gernikarrak aipatu zuen bezala, “Enara eta ni txapel bat irabazteko gogoz gaude, ikusita gainera txapelketa oso borobila egin dugula. Partida guztietan %100a eman dugu eta pena bat izango zen finalean gure maila ez ematea”.

Bi bikoteak ere nahiko parekatuak daude eta partida, beraz, irekia dago. Bi atzelarientzat lehenengo aldia izango da maila honetako finala jokatzen dutela eta, bai Aldaik eta baita Arrizabalagak ere, beraien urduritasunean ikusten dute norgehiagokaren gakoa. Arrizabalagak esan zuenez, “gazteen akatsa topatu beharko dugu, baina ikusita zer nolako gazteak diren zaila izango da baita ere”. Amaia Aldaiek ere Capellan eta bere helburua zein izango den azaldu zuen: “Atzelariak oso gazteak dira eta euren partidan egoteko moduak zeresan handia izango du. Olatz eta ni hortaz baliatu beharko gara. Gure helburua Olatz jokoz kanpo uztea izango da eta nik aurrean ditudan aukerak errematatzea”.

Denboraldi hasieran lau pilotariak elkarren aurka aritu ziren baita ere, eta orduan Arrizabalaga eta Gaminde gailendu ziren 22-16koarekin. Arrizabalagak onartu zuenez, Enara Gamindek eta berak partida hau kontuan hartuko dute iganderako: “Gauza asko daude jokoan oraingoan eta espero dugu aurreko bezalako partida bat ateratzea, ez bakarrik emaitzagatik, eman genuen ikuskizunagatik baizik. Horrela bada, alde batera edo bestera, partida polita izango da”. Aldaik aldiz, beraiei Eibarren jokatutako partidak erreferentzia bezala ez diela balio adierazi zuen: “Nik ez dut kontutan Eibarren jokatutako partida, ez delako ezer berdina. Alderantzizko emaitza ere eman daiteke eta horren alde borrokatuko dugu frontoi honetan”.

Igandean ikusiko da bitako ze bikotek lortzen duen txapela. Lau pilotariek emango duten ikuskizunaz gozatzeko, bertaratutako guztiek sarrera dohan izango dute aforoa bete arte. Eguerdiko 12etan hasiko da saioa, eta final handiaren aurretik, Garai-Mendiburu eta Barrokal Erasun bikoteen arteko partida ere ospatuko da. 

LESAKAKO 4 T´ERDIKO SAN FERMIN TXAPELKETAN PARTE HARTZEKO IZEN EMATE EPEA IREKI DUTE

Arkupe elkarteak antolatutako lehiaketa izanen da eta Benito Taintaren omenez eginen dute

Arkupe elkarteak San Ferminetako 4 t´erdiko Pilota Txapelketa...

IKER AMIANOK ARKUPE PILOTAREN ESKUZ BINAKAKO LEHEN TXAPELKETAKO FINALA JOKATUKO DU LANDAREKIN BATERA

Egurrola eta Calvo izanen dituzte arerio martxoaren 2an Lesakako udal pilotalekuan

Lesakako Arkupe pilota elkarteak lehen aldiz antolatu du eskuz...

MARIEZKURRENA MIRANDAK ETA AMUNARRIZ IZAGIRREK IRABAZI ZUTEN BIXI-BIXI PALA TXAPELKETA

Finalean Igiñiz Barrio eta Del Frade izan zuten aurkari eta 22-16ko markagailuarekin irabazi zieten

Bixi-Bixi emakume pala txapelketa azkarra...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika