03 Uzt, 2015
Udan zehar, ostiralero izango dira zesta punta partidak Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan, 20:00etatik aurrera. Jai Alive enpresak eta Hondarribiko pilota eskolak antolatzen dituzte. Lehen jaialdian, Master Series txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte. Lehenengoan, Egiguren II.a-Enbil bikotea, Goikoetxea-Ibai Erkiagaren aurka ariko da. Bigarrenean, Zulaika-Urtasun, Olha-Israelen kontra. Bi bikote irabazleek finala jokatuko dute hurrengo ostiralean, hirugarren eta laugarren postuetarako lehiaren ondoren. Aurten ere kirola eta gastronomia uztartuko dituzte Jostaldin. 12euroko sarreraren truke, Marmitakoa, txakolina eta ardoa dastatzeko aukera egongo da.
BATek administrazio lanetan eta komunikazio arloan lagunduko dio waterpoloko klubari
CD Waterpolo Urgara Txingudik eta Bidasoa Atletiko Taldeak...