Master Series-eko finalerdiekin hasiko da udako denboraldia Jostaldin

Udan zehar, ostiralero izango dira zesta punta partidak Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan, 20:00etatik aurrera. Jai Alive enpresak eta Hondarribiko pilota eskolak antolatzen dituzte. Lehen jaialdian, Master Series txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte. Lehenengoan, Egiguren II.a-Enbil bikotea, Goikoetxea-Ibai Erkiagaren aurka ariko da. Bigarrenean, Zulaika-Urtasun, Olha-Israelen kontra. Bi bikote irabazleek finala jokatuko dute hurrengo ostiralean, hirugarren eta laugarren postuetarako lehiaren ondoren. Aurten ere kirola eta gastronomia uztartuko dituzte Jostaldin. 12euroko sarreraren truke, Marmitakoa, txakolina eta ardoa dastatzeko aukera egongo da.

MUGI KIROL UDALEKU ARRAKASTATSUAK EGIN DITUZTE LESAKAN

Guztira 60 haur egon dira, hiru astetan banatuak, kirol ezberdinez gozatzen

Mugi kirol udalekuak ospatu dituzte lehen aldiz Lesakan. Uztailaren...

IRUN HIRIA SARI NAGUSIA OSPATUKO DUTE JAIZUBIA ZALDIKETA ESKOLAN

Ekainaren 15 eta 16an ospatuko da XXX. Irun Hiria Sari Nagusia Nagore OtaƱoren Oroimenezko txapelketa Jaizubian

San Pedro eta San Martzial besten...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika