16 Abu, 2022
HAE-ko emakumeak ere nagusi izan ziren Castron larunbatean, sailkapen orokorrean lidergotza sendotuz
Hondarribia Arraun Elkarteak asteburu bikaina izan du, izan ere, Castron bi bandera irabazi ditu, Matrix Hondarribia taldearekin eta Hondarribia Bertako Igogailuak taldearekin. Lehenengo trainerua TKE Ligako sailkapen orokorreko bigarren postura igo da honekin eta bigarrenak berriz, ETE Ligako lidergotza sendotu du.
Gizonezkoen lehen taldeak bi bandera jokatu ditu asteburu honetan. Larunbatean, Ondarroan lehiatu ziren hondarribitarrak eta bertan, laugarren postua lortu zuten. Irabazlea etxeko trainerua izan zen, 19:57,94ko denborarekin. Bigarren Cabo da Cruz sailkatu zen (19:59,40) eta hirugarren, Urdaibai (20:03,36). Hondarribiak 20:07,24ko denbora egin zuen estropadan.
Igandean berriz, Castron aritu ziren traineruak X. Caixabank Bandera jokoan zutela. Jardunaldi honetan Hondarribiak denboraldiko bostgarren garaipena lortu zuen eta bandera bereganatzea lortu zuen, 20:30,74ko denbora eginez. Bigarren Urdaibai izan zen eta hirugarren, Donostiarra. Horrela, hondarribitarrek sailkapen orokorreko bigarren postura igo dira, 146 punturekin. Lidergotzan Urdaibai mantentzen da, 149 punturekin eta hirugarren postuan Donostiarra trainerua dago, 144 punturekin guztira.
Emakumeek ere Castroko Bandera irabazi zuten
Pasa den larunbatean, abuztuak 13, Hondarribiako emakumeak ere Castron izan ziren eta beraiek ere bandera etxera eramatea lortu zuten. 11:34,05ko denbora eginez, hondarribitarrak lehen postuan amaitu zuten estropada, Hibaika (11:48,20) eta Deusto Bilbaoren (11:50,22) aitzinetik. Hauek ETE Ligako sailkapen orokorreko lidergotza sendotu dute eta lau puntuko tartea ireki dute Hibaika bigarren sailkatuarekin, eta 21ekoa Deusto hirugarrenarekin.
Klub bereko piraguistek ere arrakastaz bukatu zituzten asteburuan jokatutako Bizkaiako eta Gipuzkoako txapelketak
Gipuzkoako aulki mugikorreko Liga...
Ourensen ospatu zen aulki mugikorreko distantzia luzeko Espainiako Txapelketa
Santiagotarrak taldeko arraunlariek aulki mugikorreko distantzia...
Hondarribia Arraun Elkarteak antolatu zuen aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketako azken jardunaldia
Euskadiko aulki mugikorreko...
Orioren aitzinetik helmugaratu zen Hondarribiako klubeko zortzikotea
Aulki mugikorreko Gipuzkoako distantzia luzeko txapelketaren hirugarren...
Bidasoa ibaia protagonista izan zen pasa den asteburuan ere, Ur Bizietako Euskadiko Kopa jokatu baitzen bertan
Aulki mugikorreko arraunlariek...