Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
13 Urt, 2019
Jipoia jaso zuen igandean Hondarribia Eskubaloiak Hondartza kiroldegian. Ia behin-betikoa den kolpea eman zion Anaitasuna Bk. Sailkapeneko bigarrena da Iruñeko filiala, eta hasieratik izan zen nagusi Hondarribian. Bizpairu goleko desabantailari eutsi zion etxeko taldeak lehen ordu laurdenean. Baina hortik aurrera, errenta erosoekin jokatu zuten nafarrek. Hamasei gol besterik ez zituen sartu neurketa osoan Hondarribia Eskubaloiak.
Zazpi jardunaldi gelditzen dira Estatuko Lehen Mailako liga bukatzeko. Azken aurreko tokian dago, eta sei puntu gehiago ditu Usurbilek. Errenteriako Galtzarabordan jokatuko du Hondarribiak larunbatean (19:30).
Ezustekorik ez Euskal Ligan
Legazpiko Lau Bide Jatetxea menderatu zuen larunbatean HTG Express Bidasoa Bk Artalekun (29-20). Urte hasierako zalantzen ondoren, lau garaipen daramatza segidan Pedro Salcedoren taldeak. Gasteizko Corazonistas taldeari egingo diote bisita irundarrek hurrengo jardunaldian. Igandean izango da neurketa, goizeko hamaiketan.
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...
Blendio Sinfinen kontra 36-24ko emaitzarekin irabazi zuen talde horiak Artalekun
Bidasoa Irunek garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean etxean,...
Aste lanpetu bati bukaera emateko, Bidasoa Irunek Blendio Sinfin taldea jasoko du bihar, apirilaren 13an, Artalekun
Aste gogorra izan du Bidasoa...
Fundacion Agustinos Alicante taldea gainditu zuen atzo talde horiak txapelketako hirugarren kanporaketan
Bidasoa Irun Errege Kopako azken faserako...
Jacobo Cuetararen mutilek 30-30eko markagailua erdietsi zuten beraien aurkari zuzena den taldearen kontra
Bidasoak puntu garrantzitsua eskuratu zuen...