Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
22 Mar, 2022
Bidasoa eta Mihajlo Mitić akordio batera iritsi dira eta jokalari serbiarrak Irunen jokatuko du hurrengo denboraldian
C.D. Bidasoa eta Mihajlo Mitić serbiarra aurre-akordio batera iritsi dira eta, honen ondorioz, eskuin hegaleko jokalaria Irunen arituko da hurrengo denboraldian, kontratua beste urte batez lutzatzeko aukerarekin.
Mitić bigarren denboraldia jokatzen ari da Sacyr ASOBAL Ligako Angel Ximenez Puente Genil taldearekin, eta Europako Txapelketan parte hartu du Serbiako selekzioarekin. Aurretik Europako beste zenbait taldeetan ere ibilia da, hala nola, 2014/15 denboraldian EHF Kopa jokatu zuen RK Železnicar Nis taldearekin. Hala ere, 2016/17 denboraldian egin zuen debuta Europan Talent M.A.T. Plzen taldearekin eta 2017/18an, Eurofarm Pelisterren aritu zen. 2018/19 urtean Sacyr ASOBAL Ligara iritsi zen serbiarra, Frigorificos Morrazo taldera. Azken lau urteetan, Ligako 102 partida jokatu ditu guztira eta 231 gol sartu ditu.
Jacobo Cuetara entrenatzailea pozik azaldu da fitxaketa berri honekin: “Jokalari gaztea da eta hobetzeko marjina du. Liga ezagutzen du dagoeneko eta horrek egokitzapenean lagunduko dio. Berezitasunak dituen jokalaria da. Eskuin hegalean aritzen da, baina jaurtiketan indarra du eta erdian ere aritzeko gai da. Txandatzeko aukera emango digu eta oso interegarria izango da gure etorkizunerako”.
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...
Blendio Sinfinen kontra 36-24ko emaitzarekin irabazi zuen talde horiak Artalekun
Bidasoa Irunek garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean etxean,...