MIKEL BENGOA: `BARNE LEHIA HOBETU NAHI IZAN DUGU´
Futbola

MIKEL BENGOA: `BARNE LEHIA HOBETU NAHI IZAN DUGU´

Neguko merkatuan Real Unionek Mario Capelete utzi, Antxon Jasoren kontratua eten eta Unai Agirre, Jose Carrillo eta Julen Agirre gehitu ditu taldera

Neguko fitxaketen merkatua itxi egin zen pasa den astearte gauean. Real Unionek hainbat mugimendu egin ditu tarte horretan eta horien balorazioa egin nahi izan dute Mikel Bengoak, Real Uniongo kirol zuzendariak, eta Igor Emeryk, Real Uniongo Administrazio Kontseiluko presidenteak.

Azken asteetan jokalarien merkatura jo du Real Unionek, bertze hainbat taldek bezala. Itxi den arte, klub txuribeltzak aldaketa batzuk egin ditu taldean eta horien berri eman ditu azken egunotan. Hain zuzen ere, Mario Capelete utzita jokatzen ari da dagoeneko Ourensen eta klub irundarrak Antxon Jasorekin zuen kontratua eten egin du. Bertze aldetik, hiru sartze egon dira, lehena Unai Agirrerena. Atezaina Joel Jimenezen baja betetzera etorri da Real Unionera. Bigarrena, Jose Carrilloren gehitzea izan da, Jasoren faltarekin, defentsa bat behar baitzuen David Movillaren taldeak zelaian. Azkenik, Igor Emeryk jakinarazi duenez, Julen Agirrek, bigarren taldeko jokalariak, lehen taldeko dortsalarekin jokatuko du hemendik aitzinera.

Capeleteren kasuan, Mikel Bengoak adierazi du “partehartze gutxi edukitzen ari zela eta bere ezaugarriak dituen jokalari batentzat beste talde batean jarraitutasuna edukitzea garrantzitsua da, bilakaera izaten segitzeko”. Kirol zuzendariak oroitarazi nahi izan du, Capelete “Real Uniongo jokalaria” dela eta “itzultzeko aukera” duela. Antxon Jasori dagokionez, jokalariak “ez du behar lukeen jarraitutasuna eduki eta beraz, kontratua eteteko erabakia hartu genuen”.

Eransketen inguruan, Unai Agirre, Jose Carrillo eta Julen Agirreren kasuak ere aipatu ditu Bengoak: “Unai Agirre Gipuzkoako futbolean ezaguna da Errealan izandako iraganarengatik. Jose Carrillo libre geratu zen orain dela hilabete batzuk eta, gure barne kalitatea hobetuko duelakoan, ekarri dugu. Azkenik, Julen Agirre lehen taldeko dinamikan sartuta dago eta, bere errendimendua ikusirik, dortsala ematea ebatzi dugu”.

Orokorrean, Mikel Bengoak onartu du zaila zela “taldeak aurretik zuen plantilla hobetzea”, eta azken hilabeteotan Real Unionek lortu duenaz mintzatu da: “Hasieran genituen espektatibak ezin izan ditugu bete, baina oroitarazi behar dugu Eguberrietara sailkapeneko taularen erdialdean kokatuta iritsi ginela. Gainera, taldeak Errege Kopa jokatzeko aukera irabazi zuen eta horrelako erronkek oso talde lehiakorra dugula adierazten digute”. Horrela, egin dituzten mugimenduak “barne lehia hobetzera zuzenduta egon dira”.

Lehen RFEF maila desagertzear

Zenbait kirol komunikabideek jakinarazi duten moduan, Lehen RFEF maila desagertuko delaren zurrumurrua aditu da azken egunotan. Arazo ekonomikoak, ezegonkortasunak eta kluben kexuak direla eta, maila hau berriz ere Bigarren B Maila izatea nahi dutela diote. Hala ere, klubek ez dutela horren berri azaldu du Igor Emeryk: “Ez digute ezer esan. Edonola ere, nire iritziz, ezinezkoa da datorren denboraldira begira. Izan ere, mailaz igotzeko eta jeisteko sistema martxan dago eta ez luke zentzurik izanen”.

Gainera, Emeryk maila honi “jarraitutasuna” eman behar zaiola uste du: “Aurreko Bigarren B Maila baino gogorragoa da eta erakargarria da. Jarraitutasuna eman behar zaio eta konponbide bat bilatu behar da defizitarioa izan ez dadin”. Izan ere, egoera ekonomikoak dira maila honetako arazorik larrienak. “Maila honek inbertsio ekonomiko handia eskatzen du eta hau ez dator bat klubek dituzten diru-sarrerekin. Aurreko denboraldian 40 milioiko galera eduki zuen mailak. Hori konpondu behar da”, azpimarratu du Real Uniongo presidenteak.

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”
Futbola

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”

Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean

Real Union ere...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika