MIKEL DUQUE IZANEN DA REAL UNIONGO METODOLOGIAKO ARDURADUN BERRIA
Futbola

MIKEL DUQUE IZANEN DA REAL UNIONGO METODOLOGIAKO ARDURADUN BERRIA

Duquek klub txuribeltzeko teknikariei lagunduko die futbolariekin egiten duten eguneroko lanean

Real Unionek jakitera eman duenez, Mikel Duque izanen da klub txuribeltzeko Metodologia arduradun berria. Bere lanaren helburu nagusia, teknikariei laguntzea izanen da, hauek futbolariekin egiten duten eguneroko lanean presente egonda.

Mikel Duquek ibilbide luzea du dagoeneko futbolaren metodologian. Futbolean Entrenatzeko eta Errendimendua Baloratzeko Metodologiako Masterran egina du, Valentziako Unibertsitate Katolikoan, eta Lezaman hasi zuen bere prestakuntza teknikoa, Athletic Clubeko organigramako kide izan baitzen 2015 eta 2017 artean. Urte horretan Club Atlético de Madriden egituran hasi zen lanean, eta 2017/18 denboraldian egin zuen bertan lan. Ondotik, Bizkaira bueltatu zen, kasu honetan SD Leioako metodologia-zuzendari izateko. Horrez gain, klub bereko kadete mailako teknikaria izan zen lehenengo eta jubenil mailan gero, eta lehen taldera ere iritsi zen, orduan Bigarren B Mailan zegoena, bigarren entrenatzaile gisa. 2020tik gainera, 14 urtez azpiko euskal selekzioko hautatzailea da, eta hemendik aitzinera, Real Uniongo Metodologia zuzendaritzarekin uztartuko du azken lan hori.

Klub irundarraren lankide berriak sinesten du teknikariek jokalarien eta pertsonen garapen-prozesuan funtsezko balioa dutela. "Beren eskumenak osatuko dituzten kezkak sortzen laguntzen saiatuko gara. Lanerako jarraibide komunak ezarriko ditugu, eta teknikariek galderak egiteko, beren begirada azaltzeko eta egunetik egunera egiten duten lanari bultzada emateko espazioak sortuko ditugu”, adierazi du.

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA
Futbola

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA

2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere

Real Unionek...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika