22 Ira, 2023
Arraun denboraldia bukatuta, Hondarribiako gizonezkoen entrenatzaileak urteko balorazioa egin du
Arraun denboraldia pasa den asteburuan bukatu zen Portugaleten. Hondarribiak sailkapeneko hirugarren postuan bukatu du urtea, Zierbenakin puntuetan berdinduta. Akats batzuk izan badituzte ere, eta maila hobea eman behar dutela sinesten badute ere, Mikel Orbañanos Ama Guadalupekoaren entrenatzaileak lan ona egin dutela uste du, beti ere dituzten baliabideak kontuan hartuta eta euren aitzinetik gelditu diren horien lana goraipatuta. Merezitako deskantsua hartuko dute orain, arraunlari eta teknikariek, baina segidan hasi beharko dute lanean heldu den denboraldiko taldea osatzeko helburuarekin.
Aditu hemen Mikel Orbañanosek egindako balorazioa.
Klub bereko piraguistek ere arrakastaz bukatu zituzten asteburuan jokatutako Bizkaiako eta Gipuzkoako txapelketak
Gipuzkoako aulki mugikorreko Liga...
Ourensen ospatu zen aulki mugikorreko distantzia luzeko Espainiako Txapelketa
Santiagotarrak taldeko arraunlariek aulki mugikorreko distantzia...
Hondarribia Arraun Elkarteak antolatu zuen aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketako azken jardunaldia
Euskadiko aulki mugikorreko...
Orioren aitzinetik helmugaratu zen Hondarribiako klubeko zortzikotea
Aulki mugikorreko Gipuzkoako distantzia luzeko txapelketaren hirugarren...