14 Eka, 2021
Jokalari bizkaitarrak Real Unioneko lehen bi fitxaketak izango dira. Aurrealdea indartzea izango da bi jokalari horien helburua.
Anatz Elizondo eta Ekhi Senarren kontratuak berritu ostean, Real Unionek aurki lehen fitxaketak egingo ditu. Azken bi denboraldiak Leioan jokatu dituen Mikel Pradera aurrelaria eta azken sasoia Barakaldorekin jokatu duen Aitor Seguin izango dira aurtengo Real Unionen lehen fitxaketak. Hainbatetan Real Unionek defendatu behar izan dituen jokalariak Stadium Galen arituko dira datorren denboraldian.
Nahiz eta aurtengo denboraldian golik ez egin, gola begiz jota duen aurrelaria fitxatuko du Real Unionek. Durangoko Kulturalean eta Leioan soberan erakutsi du ate aurrean golak egiteko gaitasun aparta duela, buruz zein bi hankekin. Golak egiteaz gain, jokalari langilea da Pradera, defentsak asko asko presionatzen duten horietako jokalaria da. 2019-2020 denboraldian 7 aldiz urratu zuen aurkarien atea.
Aitor Seguini dagokionez, zelai erdiko ezker hegalean aritzen da hobekien, Athletic B-en zein Barakaldon postu horretan jokatu ditu minutu onenak. Utzita jokatu zuen Barakaldon, baina aurretik, Athletic B-rekin bigarren mailan aritutakoa da. Cuco Zigandaren aginduetara lau gol egin zituen zilarrezko mailan. Erdiraketetan maisua da Seguin, ezker hanka bikaina dauka baloia arean kokatzeko.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...