Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...
23 Ots, 2020 Irun, Futbola, Real Union, Segunda División B, Amorebieta
Real Unionen bolada txarrak ez du etenik, 0-1 galdu zuen Amorebietaren aurka eta jada salbazio postuak markatzen dituen Barakaldoren bi puntutara daude
Real Unionen denboraldia asko zailtzen ari da, jardunaldiak aurrera doazen heinean talde irundarrak irabazi gabe jarraitzen du eta geroz eta gehaigo promozio eta jeitsiera postuetan murgiltzen ari da. 28 punturekin sailkapeneko 16.nak dira, Unionistas taldearekin batera promozio postuetan kokatuta.
Lehen zatian neurketa oso geldoa izan zen, Real Unionek eta Amorebietak ez zuten gola egiteko aukera handirik izan, baina kanpoko taldea gehiagotan hurbildu zen Irazustabarrenaren atera. Talde txuribeltza hegaleko erdiraketen bidez hurbiltzen ziren Amorebietaren areara, Aitor Aranzabek erdiraketa bikainak egin zituen baina aurrelariek ez zuten asmatu baloiarekin. Asier Etxaburuk bi aukera izan zituen baloia sareetara bidaltzeko, baina ez zen fin ibili ate aurrean. Lehen zatia husteko berdinketarekin bukatu zen.
Bigarren zatia hasi eta gutxira Amorebietak neurketako gol bakarra erdeitsi zuen, Ekain izan zen bizkaitarren golegilea. Minutuak aurrera egin ahala, neurketa erritmoz geldotzen joan zen eta Real Unionek ez zuen jakin Amorebietaren defentsa gainditzen. Real Unionek azken hamar minutuak jokalari bat gehiagorekin jokatu zituen, orduan iritsi zen talde txuribeltzaren aukerarik onena. Jorge Galanek berdinketaren gola egin zuen baina epaileak gola baliogabetu zuen aurrelari nafarra jokoz kanpo zegoela argudiatuz. Beste aukera bat izan zuen Galanek, falta jaurtiketa bat maisuki jaurti zuen baina ezin izan zuen porrota ekidin.
Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...
Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra
Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...
Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...