Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
14 Eka, 2022
Eraikuntza enpresak eta klub txuribeltzak akordio bat sinatu berri dute eta horren arabera, Moyua Real Unioneko babesle bihurtu da
Real Union Klubak jakitera eman duenez, klub txuribeltza eta Moyua akordio batera iritsi dira, eta eraikuntza enpresa Irungo klubaren babesle berria bilakatuko da. Moyuak gainera, bulego berria ireki du Irungo Nafarroa Etorbidean, Mendipeko hirigintza-ergiketa merkaturatzen hasi den lekuan, Residencial Bidasoenea izenarekin.
Moyuak Donostiako Errotaburu Pasealekuan du egoitza nagusia, baina pasa den ekainaren 2an bulego berria inauguratu zuen Irunen, Nafarroa Etorbidean. Bertan, Igor Emery Real Unioneko Administrazio Kontseiluko presidentea izan zen. Moyuak egoitza berri honetan, Mendipeko hirigintza-eragiketa merkaturatzen hasi da, Residencial Bidasoenea izenarekin. Guztira, 103 etxebizitzetatik 71 eraikiko ditu, hiru etxebizitza-bloketan.
Gorka Natxiondok, Construcciones Moyuako zuzendari nagusiak, "kirolaren bidez eraldaketa sozialaren aldeko apustua egiten 100 urte baino gehiago daramatzan klub baten helburuak" azpimarratu zituen, eta Residencial Bidasoeneak nortasun txuribeltz horretan parte hartzeko ideia berretsi zuen.
"Balio berberak partekatzen ditugu, bakoitza gure esparruan, hau da, dedikazioa, ahalegina, lana, motibazioa eta egiten duguna hobetzeko grina. Pozgarria da guretzat akordio hau iragartzea", adierazi zuen, baita ere, Igor Emery Real Unioneko Administrazio Kontseiluko presidenteak.
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...
Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren
Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...
Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak
Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...