Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
17 Api, 2024
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen, IAM pabilioi berriaren esperoan. Cristina Laborda alkatea eta Bidasoa-Iruneko presidentea Gurutz Aginagalde Pariseko Maison du Handball delakora bertaratu ziren ekitaldi ofizialera, Espainiako Eskubaloi Federazioak gonbidaturik.
Konpromisoa hartuta, munduko txapelketa jasotzeko azpiaegiturak eskax ditu Irunek. Gogoan hartu behar baita, Artalekuk ez dituela sikiera Bidasoaren Europako partidak jasotzeko baldintzak betetzen. Eta azken bi partehartzeetan Europako federazioak salbuespena egin badu ere, aurten bigarren sailkatua dagoela, eta Europara sailkatuz gero, litekeena da, Irundik kanpo jokatu behar izatea Europako partida horiek.
Hain justu, eta eraikuntza proiektua edota beharrezkoak izango diren gutxieneko 40 milioi euroko aurrekontuaren finantzamendua zehaztua ez badago ere, atzo Irungo Udalak argi berdea eman zion IAM, Ficoban eraiki nahi duten pabiloi erabilanitzari.
Momentuz, kirol-ekipamenduaren hirigintza kalifikazioa aldatzeko prozedura administratiboa azkartu egin dute, gainerako erakundeen alegazioak eta udalbatzak onartzearen esperoan. Baina Gipuzkoak behar duen kultur eta kirol ekitaldietarako pabiloi handia Ficoban izateko estrategikoki kokatu nahi du udalak.
Ficoba partzelan eta inguruko Kostorben ere, jabetza publikoko 82.055 metro koadroko azalera hartuko du proiektuak. Lurrazpiko 700 aparkaleku, eta 10.000 ikusleentzako gaitasunarekin, kirol partidetarako 5.000 eserleku aurreikusten dituzte.
Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...
Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz
Bidasoa Irunek galdu egin...
Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen
Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta
Plenitude ASOBAL...
Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...