09 Eka, 2023
IV. Bidasoa Deportes Saria irabazi du hegaleko jokalariak
Nacho Sanchez izan da aurtengo IV. Bidasoa Deportes Saria irabazi duen jokalaria. Denboraldiko Goleatzaile Nagusia-ren izendapena jaso du hegaleko jokalariak, aurtengo 46 partidu ofizialetan, 16 gol sartzeagatik.
Real Unionen gol gehien sartu dituen jokalaria Nacho Sanchez izan da aurten. Lortutakoa aitortzeko, hegalekoak IV. Bidasoa Deportes Saria jaso du Goleatzaile Nagusiari. Sariak denboraldian jokatutako 46 partidu ofizialak hartu ditu kontuan, RFEF Lehen Mailako II. Multzoko 38 neurketa, RFEF Kopako sei partidu eta Errege Kopako bi. Horietan guztietan, 16 gol sartu ditu Sanchezek: 13 Ligan, bi Errege Kopan eta bat RFEF Kopan.
Sari honen lehen edizioa Jorge Galanek irabazi zuen. Bigarrenean berriz, Sergio Llamasek jaso zuen aitortza eta hirugarrenean, pasa den denboraldian alegia, Carlos Bravok.
(Argazkia: Mikel Blasco)
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...