Bidasoak Puerto Sagunto jasoko du larunbatean (maiatzaren 18an) Artalekun, etxean jokatuko duen azken partiduan
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL...
02 Urt, 2019
Somos Eibar hartu zuen Hondarribiak igande eguerdian Hondartzan. Etxekoek ez zuten neurketa irabazteko aukerarik izan, bere maila erakutsi baitzuen sailkapeneko liderrak. Multzoko talde onena da Eibar, eta Ohorezko B Mailara igotzea du helburu. Hondarribian ere, hasieratik hartu zuen partidaren gidaritza. Markagailuan aurretik izan zen une oro. Zazpi goleko aldearekin bukatu zuen Eibarrek lehen zatia. Bigarrenaren hasieran, itxaropenerako tarte bat izan zuen Hondarribiak 15-17koarekin. Baina hortik aurrera, kanpokoek eroso eutsi zioten abantailari. Sailkapenean, azken aurreko tokian dago Javi de la Hazaren taldea, sei punturekin. Larunbatean Zumaian jokatuko du, zazpigarren den Pulporen kontra.
Estropezu egin du berriro Bidasoa Bk
Joan den astean Egian galdu ondoren, berdindu egin du oraingoan HTG Express Bidasoak. 24-24 egin zuen larunbatean Bilbon, Deusto Loyolaren kontra. Ezinezkoa zirudien arren, filialak ere izan du, beraz, urteko beheraldia. Sailkapenean zeukan errenta txikitu egin da, baina asteburuan bertan izango du egoerari konponbidea emateko aukera. Bigarren tokian dagoen Gure Auzune hartuko du Artaleku kiroldegian. Bi puntuko aldea dauka Bidasoa Bk sailkapenean.
Bidasoak Puerto Sagunto jasoko du larunbatean (maiatzaren 18an) Artalekun, etxean jokatuko duen azken partiduan
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL...
Maiatzaren 31n ospatuko da neurketa Jaengo Olivo Arenan
Bidasoa Irunek ID Energy Caserio Ciudad Real taldearen kontra jokatuko du 2023/2024 Errege Kopako...
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...