NAIA LLORENTE HONDARRIBIARRA ESPAINIAKO TXAPELDUNA

16 urtez azpiko altuera-jauzian lortu zuen Llorentek garaipena

Espainiako Txapelketa ospatu zen pasa den asteburuan La Nucian. Bertan izan ziren Bidasoa Atletiko Taldeko hainbat atleta, baina azpimarragarriena Naia Llorenteren lana izan zen. Hondarribiar gaztea altuera-jauzian Espainiako txapelduna bilakatu baitzen.

16 urtez azpiko altuera-jauzian lortu zuen Espainiako txapeldun izatea Naia Llorente hondarribiarrak. Pasa den martxoan zilarrezko domina eskuratu zuen gazteak, Aitana Alonsoren kontra lehia estua izan ondotik. Oraingo honetan berriz, Llorente faboritoaren izenpean atera zen pistara eta presiorik gabe lehiatzea lortu zuen.

Jauzi garbiak egin ondotik, 1,68 metroko onena lortu zuen lehen saiakeran. Bere aurkariek ezin izan zuten hau gainditu eta beraz, podiumeko koskarik altuenera igan zen BATeko gaztea, Espainiako txapeldun bilakatuta. 

HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE BATEKO ESKOLARTEKOEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira

Gipuzkoako alebin eta...

BIDASOA ATLETIKO BETERANOEK HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE EUSKADIKO TXAPELKETAN

Irungo klubeko Arantxa Ausan, Juana Usabarrena, Miguel Arburua, Imanol Gil eta Javier Garcia Arnedo nagusitu ziren kategoria desberdinetan

Euskadiko...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika