Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
13 Aza, 2020 Irun, Balonmano, Sacyr Liga Asobal, Bidasoa, Cisne
Ostegunean egindako test guztiek emaitza negatiboa eman dutelarik, Bidasoa gaur goizean Pontevedrara bidaiatu du Cisne taldearen aurka jokatu eta denboraldiko 8.garaipena eskuratzeko.
Aste mugitua izan da Bidasoarena, asteazkenean, BM Benidorm taldearen aurka jokatzekoak ziren, baina, beste behin, Covida dela medio, Bidasoa ordezkariak neurketa bertan behera behartuta ikusi ziren Ostegun goizean zehar, plantilako kide guztiei PCR probak egin zizkieten eta emaitza guztiak negatiboak izan direlarik, biharko Cisneren aurkako neurketa mantentzen da.
Gogotsu bidaiatuko du talde irundarrak; hala ere, astean zehar entrenamendurik burutu gabe helduko dira Galiziara. Ordea, Bidasoako entrenatzailea, Jacobo Cuetara, taldeak errendimendu ona emango duela ziur dago: “ez nau gehiegi larritzen entrenamendurik egin ez izana, konfiantza osoa dut taldearengan, orain arte, horrelako egoeretara ondo moldatu gara eta horrela jarraituko dugu”. Jokatzeak izugarrizko balioa duela azpimarratu du entrenatzaile asturiarrak; izan ere, “konfinamendu egoera iraganean utzi behar dugu eta datorrenean zentratu behar gara; gure helburua, Pontevedratik garaipen batekin bueltatzea da, datorren astean normaltasun osoarekin entrenatzen hasteko”.
Cisne taldea Eskubaloiko Ohorezko mailara igo berri den taldeetako bat da eta momentuz, 2 punturekin sailkapeneko 16.postuan kokatuta dago. Talde galiziarraren ezaugarrien inguruan galdetuta, “joko zuzena erabiltzen duen taldea da Cisne eta norgehiagoka osoan zehar, 1x1-eko erasoak egiten bikain moldatzen dira”, azaldu du Cuetarak.
Bidasoaren entrenatzaileak prentsaurrekoaren amaieran Pontevedrako taldeak neurketa hau jokatzeko izan duen pazientzia eta prestutasuna goraipatu nahi izan du: “asko eskertzen dugu Cisnek gurekiko izan duen jarrera, neurketa jokatzeko prestutasuna izan dute beti eta publikoki eskerrak eman nahi nizkieki izan duten jarrerarengatik”.
Racotea, Odriozola, Furundarena eta Gey, etxean.
Taldekide guztiak osasuntsu aurkitzen dira, baina zenbait jokalari etxean geratu dira min hartuta daudelako. Dan Racotea, Kauldi Odriozola, Eneko Furundarena eta Tao Gayren kasuak dira. Lehen biek euren selekzioekin jokatu ostean, ondoezik bueltatu dira talde irundarrera eta taldearekin ezin izan dute bidaiatu. Bigarrenak, ordea, osasuntsu aurkitzen dira, baina entrenatzaile asturiarrak Cisneren partidurako Urruzola eta Nieto gazteak hautatu ditu lehen taldearekin bidaiatzeko.
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...
Blendio Sinfinen kontra 36-24ko emaitzarekin irabazi zuen talde horiak Artalekun
Bidasoa Irunek garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean etxean,...