Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
05 Mai, 2021
Norabide oso desberdineko bi talde neurtu dituzte indarrak gaurkoan. Neurketak hasiera arraroa izan duen arren, Bidasoak Dicsa Modula Cisne 29-14 garaituta 47.puntua bereganatu du.
Ateak giltzarrapoarekin.
Bi taldeak kamuts hasi dute neurketa ate aurrean. Lehen hamabost minutuetan zazpi gol egin dituzte bi taldeen artean, 3-4 Cisneren alde. Bost minuturen tartean, Bidasoaren abantaila zena 0-2ko partzial batekin irauli du Dicsa Modular Cisnek.
Lehen zatia animatzen joan da minutuak aurrera egin duten heinean. Gutxi, baina animatzen joan da. Markagiluak 5-5 adierazten zuela, Julen Aginagaldek erreskan bi gol erdietsi ditu eta 7-5 aurreratu du Bidasoa. Jon Azkuek ere gola nahi zuen eta 8-5era handitu du abantaila. Javier Fernandezek, Cisneko entrenatzaileak, hustartea eskatu behar izan du talde irundarraren bolada ona eten nahian. Bidasoaren bolada ona baino, Cisnek ez du jakin Bidasoaren defentsa erasotzen, eta etxekoek ordainarazi diote. Bonannok, Zabalak birritan eta Caverok penaltiz, 12-5 aldendu dute markagailuan Bidasoa.
Talde irundarraren defentsak ez zenean, Ledok ekidin du Cisneren gola (5 geldiketa). Zehazki, hamar minutu igaro ditu talde galiziarrak golik egin gabe, horrelako abantailak Bidasoa bezalako taldeek ez dute gaitzesten. Bonanno eta Serranonren azken orduko golek 14-5 bidali dute neurketa atsedenaldira. Guztira, 0-10eko partziala erdietsi du Bidasoak.
Hotz hasi da neurketa, berotu da Bidasoa, baina Cisnek oso izozgailuan jarraitu du.
Bigarren zatian inertziak agindu du.
Serranoren golak eman dio bukaera lehen zatiari eta kapitainaren golarekin hasi da bigarrena. Cisnek berehorretan jarraitu du, hiru gol egin ditu lehen hamar minutuetan, baina oso berandu zen Bidasoari arriskua sortzeko. Bigarren zatiko erdia jokatuta, 21-10 adierazten zuen markagailuak. Gol jarioa handitu dute bi taldeek, baina eskasa izaten jarraitu du.
Bidasoaren aldetik, Nicolas Bonanno argentinarrak, Sergio de la Saluden baja ordezkatuz, erasoan lan txukuna burutu du. Asko sartu da jokoan eta 5 gol egiteko kapaza izan da, baina ez da taldeko golegile nagusia izan. Mikel Zabala eibartarrak 6 gol erdietsi ditu eta beste emanaldi zoragarria egin du. Bigarren itzuli bikaina egiten ari da Zabala.
Neurketa arraroa izan da, oso. Une batean, Mikel Zabalak joko-antolatzailearen postuan aritu da eta jokaldi berean Matheusek ezker hegaletik gola erdietsi du. Zabalak ere gola egin du joko-antolatzaile postutik, Bidasoaren 26.gola eta 5-0eko partziala borobiltzen zuena (26-12). Bigarren zatian, Jose Manuel Sierra aritu da Bidasoaren atepea zaintzen eta jokatu dituen 30 minutuetan, 8 geldiketa egiteko denbora izan du. Lan txukuna Bidasoaren bi atezainek eginikoa.
Geratzen ziren bost minutuetan, neurketa guztiz hautsi da eta bi taldeek jokaldi erosoak gauzatzeko hastia izan dute. 29-14 bukatu da neurketa, Bidasoaren alde eta garaipen berri honekin 47 puntuetara iritsi da. Neurketa berezi bezain erraz honetan, 2018-2019 denboraldiko marka hobetu du.
Fitxa teknikoa.
29 - Bidasoa-Irun (14+15): Ledo (Sierra ); Cavero (3, 1 pen.), Racotea, Zabala (6), Salinas (2, 1 pen.), Tesoriere (1 pen.), Bonanno (5); Crowley (2), Aginagalde (2), Serrano (3), Azkue (3) eta Da Silva (2).
14- Dicsa Modular Cisne (5+9): Villamarín; Preciado (2), Pombo (2), Carro (1), Valadao (1), Alvarez, Arias; Novas, Chan (4, 3 pen.), Picallo, Calvo, Gayoso (2), Ramos (1), Conde, López (1) eta Nekkrushets.
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...