“NEURKETAK ERAGINGARRI GUZTIAK DITU MOTIBATUTA EGOTEKO”
Futbola

“NEURKETAK ERAGINGARRI GUZTIAK DITU MOTIBATUTA EGOTEKO”

Azken urteetan klasikoa bihurtu den Gipuzkoako derbia jokatuko da larunbatean Stadium Galen. Real Union eta Erreala B nor baino nor gehiago arituko dira.

Derbien asteburua izango da honakoa. Zehazki, derbi Gipuzkoarra izango da larunbatean, 18:30ean, Stadium Galen jokatuko dena. Azken urteetan, Real Union eta Erreala B-ren neurketak egonkortu eta klasiko batean bilakatu da. Are gehiago, denboraldi honetan non bi taldeak errendimendu bikaina ematen ari diren. Real Union multzoko bigarren postuan kokatuta dago 26 punturekin eta atzetik, pega-pega eginda, Erreala B aurkitzen da (hirugarren postuan 25 punturekin). Sailkapeneko antzekotasunak zelaian planteatzen duten jokoarekin bat dator; izan ere, Aitor Zulaikak zein Xabi Alonsok planteatzen duten futbola berdintusua da, atzetik baloia jokatuta ateratzea gustatzen zaie. Bihar Stadium Galeko berdegunean, Athletic B-rekin batera multzoko futbol onena praktikatzen duten taldeak lehiatuko dira.

Derbiak beti dira neurketa bereziak eta gipuzkoarrak badira, bereziagoak. Bereziki, Aitor Zulaikarentzat, Real Unionera iritsi baino lehen Zubietan lan egindakoa delako. “Asko gustatzen” zaizkion taldeen arteko “neurketa erakargarria” izango delako irudikapena du Zulaikak. Horretaz gain, sailkapenak adierazten duenarengatik ere neurketa “gogor eta intentsioa” izango dela uste du entrenatzaile Azpeitiarrak; horregatik, Aitor Zulaikaren ustetan “neurketa honek eragingarri guztiak ditu motibatuta egoteko”.

Jokoan antzekotasunak dituzten arren, bi talde desberdin dira Real Union eta Erreala B eta azken jardunaldietako ibilbidean ere badituzte desberdintasunak. Atzera begiratuta, Erreala B Amorebieta garaitzetik iristen da Stadium Galera; Real Unionek, aldiz, porrot mingarria jasan zuen Barakaldoren aurka, 3-0 gailendu ziren bizkaitarrak. Barakaldoren neurketaren harira, kolpe bat garaiz jasotzea “ona” dela adierazi du. Taldeak entrenamendu onen bidez “burua altxatu” eta Errealaren aurka “Real Unionen bertsiorik onena” ikusteko aukerak daudela iragarri zuen. Irabazi edo galdu, Aitor Zulaikak lana exigitzen die Real Unionen jokalariei eta lan handia egin beharko dute biharko neurketari begira. 

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO
Futbola

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO

Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu 

Maiatzeko udal osoko bilkuran...

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN
Futbola

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN

4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan

Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika