Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan
III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...
28 Eka, 2022
Uztailaren 7tik 17ra jokatuko da Europako Junior Txapelketa eta bertan izango dira Bidasoako lau jokalari gazteak
Espainiako junior hautatzaile den Rodrigo Reñonesek atzo jakitera eman zuenez, Gorka Nieto, Eneko Furundarena, Julen Urruzola eta Julen Mujika Europako Txapelketan parte hartzeko deituak izan dira. Txapelketa uztailaren 7tik 17ra ospatuko da Portugalen eta 16 jokalariko taldea osatuko dute Bidasoako lau jokalariek.
Europako Junior Txapelketa uztailaren 7tik 17ra jokatuko da Portugalen eta Espainiako selekzioak Vila Nova de Gaia eta Gondomar hirien arten jokatuko den A multzoan parte hartuko du, Norvegia, Portugal eta Poloniako selekzioekin batera. Uztailaren 7an emango diote hasiera txapelketari Bidasoako lau jokalariek, Espainiak eta Norvegiak elkarren aurka jokatuko duten neurketarekin. Pavilhão Desportivo Municipal de Vila Nova de Gaian ospatuko da, 18:00etan. Uztailak 8, Espainia Poloniaren aurka arituko da, leku beren eta ordu berean. Azkenik, uztailaren 9an, Espainiak etxeko taldea jasoko du Multiusos de Gondomarren 20:00etan.
Espainiako selekzioak sailkapena lortzen badu, Main Round-a Vila Nova de Gaian jokatuko du, uztailaren 12an eta 13an, B multzoko lehen bi taldeen aurka, Eslovenia, Danimarka, Hungaria edo Faroe Uharteak izan daitezkeenak.
Suitzako lagunarteko txapelketan garaile
Europako Txapelketa prestatzeko asmoz, Suitzako Airport Trophy lagunarteko txapelketa ospetsuan parte hartu du Espainiako selekzioak, eta jokatutako hiru neurketetan garaipena eskuratu du, Alemaniari 40-35, Suitzari 28-32 eta Frantziari 29-28 irabazita. Nieto, Furundarena, Urruzola eta Mujika bertan izan dira, baita Asier Iribar ere. Gainera, Julen Mujikak zortzi gol sartu zituen Alemaniaren kontrako partiduan eta jokalari onena ere izendatu zuten. Nietok beste lau gol sartu zituen eta Furundarenak, Urruzolak eta Iribarrek gol bana.
Honen ondoren, Espainiako selekzioak Serbia eta Montenegroren aurka jokatuko du Europako Txapelketarako prestaketak bukatzeko. Neurketak asteburu honetan izango dira, uztailak 2 eta 3, O Rosal-en (Galizia).
Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan
III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...
CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko
CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...
Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak
Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....
Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...
Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz
Bidasoa Irunek galdu egin...