07 Ots, 2023
Real Unionek eta FYLABek nutrizio hitzaldiak antolatu dituzte aste honetan harrobiko jokalarien gurasoentzat
Real Union Klubak eta FYLAB enpresak hitzaldiak antolatu dituzte aste honetan zehar harrobiko jokalarien gurasoentzat. “Nutrizioa, osasuna eta errendimendua kirolari gaztearengan” izenburupean, asteazken eta ortzegunean eskainiko dituzte mintzaldiak Ander Buenetxearen eskutik. Jokalariengan ohitura osasungarriak eta kirola sustatzeko asmoz, elikadurari buruz arituko da Buenetxea.
Asteazken eta ortzegunean, hilaren 8an eta 9an, ospatuko dira hitzaldiak harrobiaren bilera-aretoan. Lehenengo egunekoa klubeko Ohorezko Infantil mailako eta Infantil Txikiko taldeetako gurasoei zuzenduta egonen da. Ortzegunekoa berriz, Ohorezko Kadete mailako eta Gorengo Kadete mailako gurasoei. Bi egunetan 18:30ean izanen dute hitzordua Ander Buenetxea nutrizionistarekin.
“Nutrizioa, osasuna eta errendimendua kirolari gaztearengan” izenburupean, elikaduraz, kirolaz eta, orohar, ohitura osasuntzuez arituko da Buenetxea. FYLABeko dietista-nutrizionista, nutrizio klinikoan eta kirol-nutrizioan aditua da batez ere. Egiten duen lanean, bere helburua, elikaduraren bidez, errendimendua eta errekuperazioa optimizatzea izaten da, kirolarien gorputz-osaera kontuan hartuta. Denboraldi honetan, Real Union eta Bidasoako lehen taldeekin lanean ari da Buenetxea, nutrizio-plan indibidualizatuak prestatzen.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...