“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan
Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...
16 Ots, 2020 Irun, Futbola, Real Union, Segunda División B, Arenas de Getxo
Real Unionek Getxoko Arenasen aurka Facurdan jokatutako neurketa 0-0ean bukatu zen. Bi taldeek gola egiteko aukera izan bazuten ere, atezainen aurrean ez zuten asmatu
Getxoko Arenasek eta Real Unionek hutsean berdindu zuten neurketa gogor eta intentso batean. Bi taldeek gol bana merezi izan zuten, baina Sequeira eta Carrio atezainek bikain erantzun zuten neurketako aurrelarien saiakerei. Jardunaldia promozio postuetan bukatu du Real Unionek, Barakaldok Sanse garaitu zuen eta beraz, 28 punturekin 16.postura jeitsi da.
Bi taldeek asko zuten jokoan, hiru puntuak behar-beharrezkoak zituzten eta ambizioarekin atera ziren zelaira. Lehen minutuetan etxekoek hartu zuten neurketaren agintea, Urkizak norgehiagokako lehen abagunea izan zuen baina Sequeirak erantzun bikaina eman zion. Jarraian, Galanen oinetan iritsi zen talde txuribeltzaren lehen aukera, altuegi baloia zutoina gainditu zuen.
Atsedenaldiaren ostean, Alberto Iturralderen jokalariek aurrerapausu bate maten saiatu ziren, Arenas ordea ez zen gutxiago izan eta Real Unionen saiakerei erantzuna ematen zion. Bi aukera garbi izan zituen Getxoko Arenasek, baina henegarrenez, Patrick Sequeira oso sendo agertu zen.
Etxeko taldeak barkatu zuen eta Real Unionek hiru puntuak eskuratzeko abaguneak izan zituen, Bat asmatu zuten, Etxaburuk baloia sarera bidali zuen 69.minutuan, baina epaileak gola baliogabetu zuen falta egon zela argudiatuz. 88.minutuan Diego Carrio atezainak Vigueraren jaurtiketari gelditu ederra egin zion neurketa 0-0ekoarekin bukatzeko.
“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan
Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...
Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute
Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...
2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere
Real Unionek...
Izen emateak irekiak daude ekainaren 26ra bitarte
Real Unionek aurten ere Udako Campusa antolatu du hiriko eta eskualdeko haur...
Final handian Tecnari irabazi zion Irungo enpresak
Real Unionek III. Enpresen Txapelketa ospatu zuen pasa den asteburuan Stadium Galeko anexoan eta...