Ohorezko Mailari eutsi diote BATeko emakumeek

Estatuko kategoria gorenean, Ohorezko Mailan jarraituko du Super Amara Bidasoa Atletiko Taldeko emakumeen talde nagusiak. Jaitsiera ekidin dute azken jardunaldian, Valladoliden. Horretarako, Elche aurkaria gainditu beharra zuten bidasoarrek. Erreleboen aurretik, 1,5 puntuko abantaila besterik ez zuen BATek. Bikain aritu ziren lekukoen probetan, eta mailari eutsi zioten.

Sufrimendurik ez, gizonentzat

BATeko mutilak maila bat beherago aritu dira aurten, Lehen Mailan, eta bertan jarraituko dute hurrengo denboraldian ere. Eroso eutsi diote mailari, azken jardunaldian bigarren izan baitira, Moratalazen (Madril).
 

EMAKUMEEN OHOREZKO MAILAKO LIGA (JAITSIERA EKIDITEKO JARDUNALDIA):

1- Atlético San Sebastián 112.5 p.

2- Ría Ferrol – C. Arenal 105 p.

3- Unicaja Atletismo 93 p.

4- Tenerife CajaCanarias 91.5 p.

5- CA Valladolid – U. Va 88.5 p.

6- Pielagos 83 p.

7- SUPER AMARA BAT 75 p.

8- Juventud Atlética Elche 68.5 p.

     

    GIZONEN LEHEN MAILAKO LIGA (JAITSIERA EKIDITEKO JARDUNALDIA):

    1- UCAM - Cartagena 94 p.

    2- SUPER AMARA BAT 93 p.

    3- A. A. Moratalaz 92.5 p.

    4- Correr el Garbi 92 p.

    5- CEA Tenerife 1984 87 p.

    6- JA Sabadell 86.5 p.

    7- R. C. Celta de Vigo 86 p.

    8- Lleida UA 78 p.

      "

      HOGEI DOMINA POLTSIKORATU DITUZTE BATEKO ATLETEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

      Gipuzkoako Absolutu Txapelketa ospatu zen Donostian ekainaren 8an eta 9an eta Bidasoa Atletiko Taldekoek urrezko bortz domina irabazi...

      ATLETISMO UDALEKUAK IZANEN DIRA BI HILABETEZ PLAIAUNDIN

      Bidasoa Atletiko Taldeak antolatua, kirola eta jolasen bitartez ongi pasatzea izanen da udalekuen helburu nagusia

      2024ko uda ailegatzear dago eta...

      HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE BATEKO ESKOLARTEKOEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

      Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira

      Gipuzkoako alebin eta...

      Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika