Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
29 Abu, 2021
(Argazkia: Andrea Manzano)
Neurketa lehiatu batean, Real Unionek 2-1 irabazi dio DUX Internazionali eta denboraldi berriko lehen hiru puntuak Stadium Galen geratu dira.
Inertzia positiboa jarraitzea eta taldeak aurrerapausua ematea zen Aitor Zulaikaren xedea Real Union eta DUX Internazional taldeen arteko neurketaren atarikoan. Esan eta egin, talde irundarrak bertaratu ziren 700 jarraitzaileren aurrean, 1. Federazio Footters denboraldi berrirako prest dagoela erakutsi zuen. Alain Oiartzunek neurketa zoragarria jokatu zuen, garaipenaren gola egiteaz gain, lehen neurketan maila ona eman eta taldeari kalitatea eskaini dio. Erarik onenean hasi du Real Union denboraldi berria, hiru puntuak batu eta jarraitzaile txuri-beltzen ilusioa piztuta jarraitzen du.
Minutu gutxi behar izan ditu talde txuri-beltzak denboraldi berriko lehen gola egiteko. Nacho Sanchezek DUX-en atzelarien akatsa baliatu du bederatzigarren minutuan Yelco Ramos atezaina gainditu eta Real Union markagailuan aurretik jartzeko. Nahiz eta neurketa ondo hasi eta baloiaren kontrola izan, DUX-ek 19.minutuan berdinketaren gola egin du. Ruben Ramosek egin du banako berdinketa, zelai erdian Gorka Kijerari baloia ostu diote, errebote baten bidez Ramosi iritsi zaio baloia eta honek, Irazustabarrenaren aurrean, ez du barkatu. Gola jaso arren, Real Union bere horretan jarraitu du, aurrera egin du eta lehen zatia bukatu aurretik, bi abagune berri izan ditu. Lehen aukera Carlos Bravok izan du, Nacho Sanchezek baloi gozoa utzi dio sakonean, baina aurrelariak ez du asmatu. Bikoitza izan den bigarren aukera lehen zatiaren ondarrean heldu da, Alain Oiartzunek ezkerrarekin jaurti du, DUX-eko atezainak geratu du, aldaratzea Aitor Seguini erori zaio eta honen jaurtiketa langara joan da.
Berdinketa deuseztatzen zuen bigarren gola ikusteko 67 minutura arte itxaron behar izan da. Alain Oiartzun irundarrak 2-1ekoa egin du, bat-biko ederra gauzatu dute Oiartzunek eta Nacho Sanchezek, Yelco Ramosen aurrean kokatu da irundarra eta baselina eder baten bidez, Stadium Galera hurbildu direnen artean eztanda sortu du. Alain Oiartzun jokatzen hasten denean, Real Unionek beste maila bat erakusten du. Oiartzun, Seguin eta Nacho Sanchez sasoian aurkitzen badira, aurkariari min handia egiteko kapaza den taldea bihurtzen da Real Union. Bigarren golaren ostean, txartel horien eta aldaketekin batera, neurketa motelarazi da. Zelaian ondo mantendu da Real Union, baloiaren kontrola izaten jarraitu du eta garaipena erdietsirik, lehen hiru puntuak batu ditu.
Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...