OLATZ ZABALA ETA JOSE ANTONIO GOMEZ DE ARRIBA, SAN MARTZIAL IGOERAKO IRABAZLEAK

Ekainaren 25ean ospatu zen lasterketa, bi urteren ondoren, eta 138 partehartzaile izan ziren guztira

Pasa den larunbatean, ekainak 25, San Martzial igoera ospatu zen Irunen, bi urtez antolatu gabe egon ondoren. Nahiz eta eguraldi txarra egin, San Pedro eta San Martzial jaien barruan kokatzen den lasterketa honek 138 partehartzaile izan zituen guztira.

Denbora pasatu ez balitz bezala, aurtengo San Martzial igoerak 2019ko partaidetza berbera izan zuen. Euriak eta tenperatura freskoak ez zuen lasterketa baldintzatu eta 138 partehartzaile atera ziren 3,6 kilometroko ibilbidea osatzera.

Emakumeen mailan, Olatz Zabala izan zen irabazlea, 16:50ko denbora eginez. Bigarren, Claudia Behobide izan zen 19:06 minutuetan lasterketa bukatuz, eta hirugarren sailkatua Oihane Aizpuru izan zen, 19:15eko denborarekin.

Gizonezkoetan aldiz, Jose Antonio Gomez de Arriba iritsi zen lehen postuan, 13:48 minutuetan igoera osatuz. Bere atzetik, Aritz Garin (13:52) eta Aitor Conde (14:09) sailkatu ziren, hurrenez hurren.

Hemen duzue sailkapen osoa:

https://drive.google.com/file/d/1diiVwNNjo__nFs4Y_j_TCW0obnoAhdR5/view

HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE BATEKO ESKOLARTEKOEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira

Gipuzkoako alebin eta...

BIDASOA ATLETIKO BETERANOEK HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE EUSKADIKO TXAPELKETAN

Irungo klubeko Arantxa Ausan, Juana Usabarrena, Miguel Arburua, Imanol Gil eta Javier Garcia Arnedo nagusitu ziren kategoria desberdinetan

Euskadiko...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika