ORLEN WISLA PLOCK BIDASOA BAINO INDARTSUAGO
Eskubaloia

ORLEN WISLA PLOCK BIDASOA BAINO INDARTSUAGO

Talde poloniarrak 33-26ko markagailuarekin garaitu zuen Bidasoa aste honetako Europako bigarren neurketan

Konfinamendutik atera eta lehenengo aurkaria Orlen Wisla Plock taldea izan zuen Bidasoak Artalekun. Bertan, gol bakar bateko aldearekin irabazi zuten poloniarrek. Aurrez aurre aritu diren bigarren neurketa honetan aldiz, etxekoek indarrez erantzun zieten azken asteetako nekea ordaintzen ari zen Bidasoa talde bati.

Orlen Wisla Plock-ek estrenaitu zuen markagailua atzoko jardunaldian. Hala ere, Bidasoak, Kauldi Odriozolaren gol batekin, hasiera eman zion iraultzari eta partiduaren 6. minutuan, 5-5ko berdinketa eskuratu zuen. Hortik aurrera gainera, neurketa beraien alde egotea ere lortu zuten, eta nagusi izan ziren lehenengo zatiaren erdialdera arte bi goleko errentarekin. Poloniarrak orduan, golak sartzen hasi ziren eta markagailuari buelta eman zioten, atsedenaldira bost puntuko tartearekin iritsita (19-14).

Bigarren zatian berriz, etxeko taldea oraindik indartsuago atera zen kantxara, eta partiduaren buruzagi bihurtu zen. 36. minuturako, 24-16koa eskuratu zuten, jardunaldi guztiko errentarik zabalena. Hala ere, Bidasoak ez zuen amorerik eman. Beraien indar guztiarekin aldea murrizten saiatu ziren, baita lortu ere. Izan ere, bost goleko tartea izatera iritsi ziren, baina ezin izan zuten tartea gehiago txikitu. Azkenik, Orlen Wisla Plock-ek 33-26ko markagailuarekin garaitu zuen Bidasoa.

Jacobo Cuetarak neurketaren ondorengo prentsaurrekoan esan zuen moduan, “bagenekien partidu zaila izango zela, eta horrela izan da, etsaiaren maila oso altua zelako. Oso pozik nago hala ere, bigarren zatian ongi jokatu dugulako defentsan”.

Gorka Nieto jokalariak ere Cuetararen hitzekin bat egin zuen: “Talde oso indartsua da, oso landua eta bagenekien ez zela bat ere erraza izango. Partida irabazten saiatu gara, baina hasieratik beraien erritmoa inposatu dute, eta nahiz eta lehenengo 20 minutuetan eutsi diegun, gero ezin izan dugu jarraitu. Nik uste taldeak lan ona egin duela, ez baitio aurpegia galdu partiduari”. Emaitza hau neurketaz betetako aste honen islada izan daitekeela ere aipatu zuen: “Nahiko konplikatua izan da astea, eta beharbada, aste luze honen ondorio bat izan da”.

Mikel Zabalak beraien helburua lortuta etxera bueltatuko direla gaineratu zuen: “Gure helburua astearteko partidua ateratzea zen, oso garrantzitsua baitzen Europan bizirik jarraitzeko, eta nik uste taldeak hor oso lan ona egin zuela eta balorazio positiboa egin behar dugula astearen inguruan”.

Hurrengo neurketa

Bidasoak larunbat honetan zuen hurrengo jardunaldia, Valladolid taldearen aurka, baina asteazkenean, etxeko taldean Covid kasu positiboak zirela eta, atzeratuko zela jakinarazi zuten. Beraz, hurrengo astera arte atseden hartzeko tartea izango dute irundarrek. Asteartean berriz jarriko dira martxan, urteko azkeneko neurketa jokatzeko. Orduan, Errege Kopako bigarren kanporaketa jokatuko dute, Unió Esportiva Sarrià taldearen aurka, asteartean gaueko 21etan.

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika