“OSO GARRANTZITSUA IZAN DAITEKEEN NEURKETA JOKATUKO DUGU”
Eskubaloia

“OSO GARRANTZITSUA IZAN DAITEKEEN NEURKETA JOKATUKO DUGU”

Jardunaldiak aurrera egiten dute eta Bidasoak Sacyr Asobal Ligako bigarren postuaren bila darrai. Bihar, BM Benidormen aurka jokatuko du Benidormeko Palau D’Esports l’Illan (17:00etan).

Goizeko 10:00ak aldera abiatuda da Bidasoaren espedizioa Benidormerantz. Bertan, ez da Kauldi Odriozola agertu; oraindik min hartuta, jardunaldi berri bat galduko du hegaleko zumaiarrak. Arerio deserosoa izango dute bihar aurrean: azken bi urteetan, Bidasoak eta BM Benidormek neurketa ugari jokatu dituzte elkarren aurka. Denboraldi honetan, birritan neurtu dituzte indarrak eta bietan Bidasoa irten da garaile. Lehen itzulian Artalekun jokautako neurketan, 30-26 eroso mendean hartu zituzten valentziarrak eta Errege Kopan, final-laurdenetan, ozta-ozta eta Jose Manuel Sierraren azken gelditu batekin, Bidasoak neurketa 27-28 bereganatu zuen. Aurrekaria kontuan izanik, Jacobo Cuetarak “oso garrantzitsua izan daitekeen neurketa” jokatuko dutela uste du; izan ere, bigarren postua sendotzeko bi puntu erabakior jokoan jartzeaz gain, irabaziz gero, Bidasoak duela bi urte txapeldunorde izandako marka berdinduko luke. Denboraldi ikaragarri hartan, Bidasoak 45 puntu erdietsi zituen eta bihar marka hori berdintzeko beta izango du.

Talde irundarra neurketan "azkar egokitu” beharko dela uste du Cuetarak. Dena den, “taldea motibatuta” dagoela eta neurketa jokatzeko “gogotsu” daudela ere aitortu du. Gero eta neurketa gutxiago geratzen dira aurtengo Sacyr Asobal Liga bukatzeko eta, nola edo hala, taldeak sailkapeneko bigarren postua nahi du. Taldearen jarrerarengatik lasai egon narren, Jacobo Cuetarak BM Benidorm bere etxean aurkari oso zaila dela adierazi du: “aurkari handia izango dugu aurrean, etxean gora egiten duen horietakoa. Elkarren aurka hainbatetan jokatu dugu eta gauzak zail jarri dizkigute”.

BM Benidorm urteak daramatza proiektu sendoa sortzen, edozein talde mendean hartzeko gaitasuna duen taldea da. Bidasoako teknikari asturiarrak talde valentziarraren erasoa eta defentsako sistemak goraipatu nahi izan ditu: “ondo landutako taldea da, defentsa sistema ezberdinak erabiltzen dituzte, beste talde batzuek erabiltzen dituzten bestelakoak”. Defentsa horietara egokitu beharko da Bidasoaren erasoa, baina neurketaren gakoa beste alderdi batean zentratu du Cuetarak: “beti bezala, defentsan eta atepean sendo egotea izango dira neurketa irabazteko aukerak handituko dituzten faktoreak”.

Bidasoak 60 minutuetan zehar bere maila ematen badu, edozein arerio gainditzeko kapaza da. Hala berresten du Jacobo Cuetarak: “gure mailarik onena ematen dugunean gelditzeko zailak gara, gure lanean zentratu behar gara”. Taldea bolada onean dago, azken sei neurketetatik bakarra galdu du, Barcaren aurka. Bolada on eta puntuen pilatze horrek “denboraldi nekagarri honetako asteak laburtzeko eta taldearen bizipoza areagotzeko” lagungarriak direla aitortu du Cuetarak. Erreskan lortutako hirugarren garaipena erdietsi nahi du bihar Bidasoak.

Aipatu bezala, sei neurketa gelditzen dira 2020-2021 denboraldiaren ateak ixteko. Bide horretan, Bidasoak argi du zer egin behar duen: “puntuak pilatuz joan gainontzeko taldeak lortzen ez dituzten erregiostrak lortzeko”. Momentuz, aurkariekiko neurketa bateko aldea du talde irundarrak, baina “edozein unetan aldatu daitekeen” egoera dela adierazi du Cuetarak. Haratago begiratu gabe, Bidasoak jardunaldiz jardunaldi bi puntuak erdietsi beharrean dago; batetik, egoera erosoa ez zailtzeko, eta bestetik, une hauetan betetzen dituen Europako postuak ez galtzeko.

Iker Serrano protagonista. 

Ezbairik gabe, biharko partiduko protagonista nagusia Iker Serrano izango da. Bidasoako egungo kapitaina datorren urtean bere etxea izango den kiroldegian arituko da. Bidasoaren kamiseta defendatzen arituko da, baina partidua kiroldegitik jarraitu ahalko duten zaleek harrera beroa egingo diote. 

BIDASOAK LEONEN UTZI ZITUEN PUNTUAK
Eskubaloia

BIDASOAK LEONEN UTZI ZITUEN PUNTUAK

Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan

Bidasoa Irunek 33-32ko...

JACOBO CUETARA: “LEON BIGARREN ITZULIKO TALDERIK ONENETAKOA DA, ETXEAN BATEZ ERE, ETA ZAILA IZANEN DA GARAIPENA LORTZEA”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “LEON BIGARREN ITZULIKO TALDERIK ONENETAKOA DA, ETXEAN BATEZ ERE, ETA ZAILA IZANEN DA GARAIPENA LORTZEA”

Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan

Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...

MUNDUKO ESKUBALOI TXAPELKETA IRUNEN OSPATUKO DA 2029AN
Eskubaloia

MUNDUKO ESKUBALOI TXAPELKETA IRUNEN OSPATUKO DA 2029AN

Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen

Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...

BIGARREN POSTUAN EGONKORTZEKO AITZINERA PAUSU BERRI BAT EMAN DU BIDASOAK
Eskubaloia

BIGARREN POSTUAN EGONKORTZEKO AITZINERA PAUSU BERRI BAT EMAN DU BIDASOAK

Blendio Sinfinen kontra 36-24ko emaitzarekin irabazi zuen talde horiak Artalekun

Bidasoa Irunek garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean etxean,...

JACOBO CUETARA: “GURE ERRENDIMENDUAREN ETA ZALEEN ARTEKO ELKARTASUNAK FRUITUAK EMAN BEHAR DITU”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “GURE ERRENDIMENDUAREN ETA ZALEEN ARTEKO ELKARTASUNAK FRUITUAK EMAN BEHAR DITU”

Aste lanpetu bati bukaera emateko, Bidasoa Irunek Blendio Sinfin taldea jasoko du bihar, apirilaren 13an, Artalekun

Aste gogorra izan du Bidasoa...

BIDASOA ERREGE KOPAKO AZKEN FASEAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO AZKEN FASEAN

Fundacion Agustinos Alicante taldea gainditu zuen atzo talde horiak txapelketako hirugarren kanporaketan

Bidasoa Irun Errege Kopako azken faserako...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika