Egun osoko egitaraua prestatu dure larunbat honetarako, irailaren 21erako
Urriaren lehen asteburuan aurreikusten da Euskal Ligaren hasiera, baina...
10 Urt, 2023
Galdu arren, bidasotarrek indarrez egin zioten aurre neurketari eta sailkapeneko bigarren postua sendotu dute
Zaisa Txingudik Iruña RC taldearen kontra jokatu zuen urteko lehendabiziko neurketa. Final baten antzera egin zion aurre partidu honi Iñigo Camareroren taldeak eta indarrez aritu ziren zelaian, denboraldiko jardunaldirik lehiatuena jokatuz. Hala ere, sailkapeneko liderra den Nafarroako taldeak puntuak batzeko aukerak aprobetxatu zituen eta azkenik, berarentzat izan zen garaipena, 10-3ko markagailuarekin.
Neurketaren hasieratik buruzagi izan zen Iruña RC taldea, nahiz eta Txingudik defentsa gogor bat zelairatu eta aurkariari jokaldiak zaildu. Iñigo Camareroren mutilak ez ziren fin ibili erasoan eta hamahirugarren minutuan aurreratu zen etxeko taldea, 3-0ekoa ezarriz. Hogei minutu beranduago, bidasotarrak Adur Manterola gabe gelditu ziren, baina ez zituzten besoak jaso. Alderantziz, lehen zatiko azken minutuetan, touche-maul bat egin eta marka-eremura iritsi ziren. Hala ere, ezin izan zituzten puntuak batu, ez baitzuten ongi utzi baloia lurrean eta beraz, epaileak entsegua baliogabetu zuen.
Garaipena posible zenaren pentsamenduarekin zelairatu zen Txingudi bigarren zatian ere. Hala ere, eguraldi txarra eta nekea medio, zigor kolpe gehiegi egiten hasi ziren bi taldeak eta hemeretzigarren minutuan, epaileak Ekain Hiribarren zigortzea erabaki zuen arrazoi honengatik. Hau aprobetxatuta, Iruñak eraldatutako entsegu bat lortu zuen eta 10-0eko markagailua ipini zuen. Mugako jokalarientzat kolpe latza izan bazen ere, azken hamabost minutuetan errenta txikitu ahal izan zuten, Adur Manterolak ostikatutako zigor kolpe bat hagen arten pasatu baitzen. Saiatzen jarraitu bazuten ere, ez zituzten puntu gehiago lortu ez talde batek ezta bertzeak ere, eta 10-3koarekin bukatu zen jardunaldia.
Emaitza honekin, Iruña RC-k bere lidergotza sendotu du sailkapenean eta hamar puntuko aldea atera dio Zaisa Txingudiri. Bidasotarrek ere bigarren lekua ziurtatu dute eta bederatzi puntuko aldea dute orain hirugarren sailkatuarekin.
(Argazkia: Thalia Cuellar)
Egun osoko egitaraua prestatu dure larunbat honetarako, irailaren 21erako
Urriaren lehen asteburuan aurreikusten da Euskal Ligaren hasiera, baina...
Txingudi Rugby Taldeak antolatutako hitzordua izanen da eta uztailaren 6an eginen da
Txingudi Rugby Taldeak zazpigarren aldiz antolatu du...
Plaiaundin elkartuko dira adin guztietako errugbilariak arratsaldean partiduak jokatzeko
Denboraldia bukatuta, eta hau bera ospatzeko, Txingudi...
Txingudi Rugby Klubeko taldeak ezin izan zuen Sarako Izarra garaitu eta bigarren postuan bukatu du senior mailako bere lehen denboraldia
Ligako...
Ligako B multzoko lider moduan buka dezake modu ofizialean lehiatu duen lehen denboraldia
Biok Txingudik bukaera emanen dio asteburu honetan Ligari....