Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
12 Ots, 2021
Morrazoko Cangasen aurkako neurketa kaxkarra ahaztu eta Puerto Saguntoren aurka sentsazioak berreskuratzeko gogoekin bidaiatuko du gaur Jacobo Cuetararen taldeak.
Pasaden jardunaldian abisua jaso zuten. Sailkapeneko jeitsiera postuetatik irteteko borrokan dagoen talde batek, Artalekun, garaipena ostu zion Bidasoari. Hobe esanda, Bidasoak garaipena lapurtu zion Morrazoko Cangasi, ozta-ozta berdinketaren gola lortu baitzuten neurketaren ondarrean. Arantza kitatzeko eta Bidasoak benetan duen maila erakusteko asmoarekin bidaiatuko du talde irundarrak Puerto Saguntora. Bertan, sailkapeneko hamaiseigarren sailkatua izango dute arerio. Eta kontuz ibili beharko du Jacobo Cuetararen taldeak; izan ere, nahiz eta asteazkenean Granollersen aurka 35-22 kale egin zuten, aurreko asteburuan Atletico Recoletas Valladoliden aurka 34-34 berdindu zuten.
“Cangasen aurkako neurketak min egin digu”, aitortu du entrenatzaile asturiarrak. Hala ere, “kalitatezko” entrenamenduak egin dituztela eta jokalariek “berdinketaren aurrean jarrera aparta” izan dutela ere aipatu du. Ez-ohiko denboraldi honetan, Bidasoa astean zehar neurketa izatera ohitu egin da, baina kasuistika hori ez da aste honetan eman. Normalean, min egin dizun neurketa bat ahazteko onena segidan neurketa berri bat izatea da. 7 egun igaro direnez gero, Jacobo Cuetarak “astea luze samarra” egin zaiela gaineratu du.
Galiziarren aurkako neurketa alde batera utzita, Bidasoaren helburua “aurkariak aurkari, ahalik eta puntu gehien lortzea” dela esan du Cuetarak. “Balorean jarri behar ditugu aurkari eta neurketa guztiak, Asobal Ligan ez dago neurketa errazik eta garrantzitsuena puntuak batu eta sailkapenean sendo mantentzea da”, jarraitu du. Puerto Saguntori dagokionez, Bidasoaren entrenatzaileak piboteko lana eta erasoan duten kalitatea goraipatu nahi izan du. Lan hori gelditzeko asmoz, Cuetarak argi du Bidasoak defentsan bertsiorik onena berreskuratu behar duela: “eroso sentitu behar gara defentsan Puerto Saguntoren erasoa oztopatu eta kontraerasoak baimentzeko”. Horrekin eta erasoan Morrazoko Cangasen aurka erasoan galdutako baloi kopurua murrizten badu, Bidasoak neurketa ona jokatu dezakenaren konfiantza dauka.
Matheusek min hartuta jarraitzen du eta Mikel Zabala zalantza da.
Matheus Da Silvak eskuin eskuko lesioaz osatze lanetan jarraitzen du eta ezin izango du taldearekin Puerto Saguntora bidaitu. Badirudi, aurreikusitakoa baino hobe sendatzen ari dela lesiotik eta datozen jardunaldietan taldera batzeko aukerak dituela. Neurketarako zalantza bakarra Mikel zabala izango da. Azkeneko neurketan, hankako behatzean min hartu zuen eta gaurko frogen ostean taldearekin bidaituko duen erabakiko dute.
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...