09 Urr, 2020 Irun, Futbola, Real Union, Eibar
Real Unionek 1-1 berdindu du gaur goizean Atxabalpen Eibarren kontra. Neurketa serioa jokatuko dute Zulaikarenek eta Viguerak Unioneko kamisetarekin lehen gola erdietsi du.
Denboraldi-aurreko azken testa jokatu du gaur goizean Real Unionek eta Espainiako Lehen Mailako talde baten aurka izan da, Eibarren aurka hain zuzen ere. Aitor Zulaikak taldearen sentsazioak hobetu nahi zuen neurketaren esperoan zegoen, eta azkenean, neurketa hori iritsi da; izan ere, Real Unionek lan ona burutu du eta neurketa berdintzea lortu du. Gorka Kijerak gaur egin du Real Unionen taldearekin berdebuta, denboraldi-aurreko lehen minutuak jokatuko ditu.
Lehen zati osoan zehar, talde irundarrak ondo aritu da baloiaren mugimenduarekin, baloiaren jabetza hartu dute eta Eibar mendean izan dute. Ordea, 16.minutuan, Sergi Enrichek Anaitz Arbillaren erdiraketa baliatu du goizeko lehen gola gauzatu eta Eibar markagailuan aurreratzeko. Ordutik aurrera, Eibar hobeto kokatu da Atxabalpeko berdegunean eta aukera gehiegirik gabe, lehen zatiaren amaiera heldu da.
Bigarren zatian, Eibarrek lehen zatiko hamaikakoa guztiz aldatu du, Real Union erosoago aurkitu da zelaian eta 57.minutuan, aurrelari postuan jokatu duen Borja Viguerak berdinketaren gola egin du. Eibarrek garaipena nahi zuen, baina Real Unionen defentsa sendo aritu da eibartarren saiakerak aldenduz. 84.minutuan, armaginek 2-1ekoa sartzeko hurbil ibili dira, Txustak Pedro Leonen eskubikada bortitz bati erantzun bikaina eman dio. Neurketak ez du gehiagorako eman eta 1-1 berdinketarekin bukatu dira 90 minutuak.
Beraz, Real Unionek amaitutzat ematen du denboraldi-aurrea eta jada denboraldi ofiziala ekiteko lanetan jarriko da taldea. Lehen arerioa Alaves B izango dute, Stadium Galen urriaren 18an.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...