10 Ira, 2020 Irun, Futbola, Real Union, Segunda División B, Patrick Sequeira
Aurten 2022ra arte kontratua berritu bazuen ere, Real Unioneko atezain costarricarrak Celta taldean utzita jokatuko du denboraldi honetan.
Patrick Sequeira duela b denboraldi iritsi zen Irunera, Espainiako Ligan aukera bat lortu nahi zuen eta badirudi, egun hori iritsi dela. Izan ere, Celtan arituko da denboraldi berri honetan. Momentuz, utzita jokatuko du, baina Celtak denboraldi bukaeran erosteko aukera gordetzen du.
Aukera ezinhobea da, bai Sequeirarentzat baita Real Unionentzat ere. Momentu honetan, Celta taldearen bi atezainak min hartuta daude eta B taldeko bi atezain igo beharko dituzte, horien artean Sequeira bera. Hain zuzen, jada, lehen taldearekin entrenatzen hasia da. Real Unionentzat operazio interesgarria bada ere bai, Sequeirak zuen fitxa libratu eta erostekotan, diru andana utzi beharko luke Celtak. Gainera, horrelako fitxaketa batek, beste jokalari batzuek erreferentziatzat jo dezakete talde txuribeltza.
Sequeiraren salmentaren ostean, Real Unionek ordezkatu beharko duen norbait aurkitu beharko du denboraldia izan aurretik. Momentu honetan, Jon Irazustabarrena da talde irundarrak duen atezain bakarra, bigarren bat fitxatu beharko dute atepeko postuan lehia izateko.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...