Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
04 Urt, 2023
Bidasoa klubak eta jokalari brasildarrak akordio bat sinatu berri dute datozen bi urte eta erdietarako
Pedro Souza Pachecok eta Bidasoa Klubak aurre-akordio bat sinatu berri dute eta horren arabera, jokalari brasildarra Irungo taldean jokatzen hasiko da. Asteazken honetan eginen diote Pachecori osasun-azterketa eta normalean, bi denboraldi eta erdietan arituko da talde bidasotarrean.
Pedro Pacheco (São Paulo, 1998ko apirilaren 4a) Eslovakiako Tatran Prešov taldetik dator Bidasoara. Joko-antolatzailea da bera eta dagoeneko ezaguna du Artaleku, izan ere, pasa den denboraldian bi gol sartu zituen Irungo kantxan EHF EUropean Leagueko Multzo Fasean jokatutako neurketan. 190 zentimetro eta 90 kilogramo pisatzen dituen brasildar honek bere herrialdeko Pinheiros taldean eman zituen eskubaloian lehen pausuak. 2020an Tatran Prešovek fitxatu zuen eta gaur egun, Brasilgo selekzioarekin Polonia eta Suediako Munduko Txapelketa jokatzeko aurrezerrendan dago.
Jacobo Cuetara Bidasoako entrenatzaileak fitxaketa honek ekarriko dituen onurak azpimarratu nahi izan ditu: “Akordio handia izan da. Datorren denboraldirako fitxatu behar genuen, baina bere klubean eman den egoera baten ondorioz, aurtengo denboraldi erdirako hemen egotea lortu dugu. Horrela, urte erdia izanen du berak ere taldera egokitzeko eta guk ere bere kalitatea aprobetxatuko dugu datozen hilabete hauetan”.
Prestatzaileak Pacheco “balio handiko erdilaria” dela adierazi du, eta “alboan edo hegalean ere” aritzeko gai dela. Brasildarraren “bakarkako kalitatea” goraipatu du Cuetarak eta “asistentzia eta gol” ahalmen handia duela jakinarazi du. “Taldearekin bilakaera eduki” beharko duela ere onartu du asturiarrak, “batez ere jokoaren zuzendaritzan”. Edonola ere, “internazionala den jokalaria” dela eta taldera “bakarkako kalitatea” ekarriko duela aipatu du Jacobo Cuetarak.
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...