PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN
Errugbia

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN

Biok Experiential Shopping Txingudi Badia eskolarteko nazioarteko txapelketa arrakastaz ospatu zen bigarren urtez segidan

Eguraldia lagun zutela, Plaiaundin elkartu ziren pasa den larunbatean, apirilaren 6an, hainbat lekutatik etorritako errugbilariak, bigarren urtez segidan, Biok Experiential Shopping Txingudi Badia txapelketa ospatzeko. Hamarrak aldera hasi zituzten partiduak eta, goiz osoan zehar, errugbiaz gozatzeko aukera izan zuten Txingudi, Baztan, Soragazteak, Arrasate, RGC Covadonga, Rugby Unión Norte, RC Rioja, Sara-Senpere eta Emak Hor taldeetako jokalariek. Oiasso txarangaren laguntza izan zuten errugbilariek eta bukatzerakoan, Artiach, Lacturale eta Pasquier Recondo babesleek prestatutako poltsak izan zituzten opari.

Eguerdian eman zioten bukaera lehiakorra ez zen txapelketari eta ondotik, jokalari, epaulet, prestatzaile eta boluntazio guztiek hirugarren denboraz gozatu ahal izan zuten. Parte hartzeagatik sariak jaso zituzten talde guztiek ere. Soraluzeko Soragazteak taldeko entrenatzaile batek azpimarratu zuenez, “gure bigarren urtea da topaketa honetan eta errepikatzeko prest! Oso aberasgarria da jatorri ezberdinetako taldeekin jokatzea eta are gehiago antolakuntza aldetik dena ondo doanean”.

Arratsaldean eman zioten segida ospakizunari eta Irungo kalean hartu zituzten Oiasso txarangaren eskutik. 17:00etan hasi zen jaiaren bigarren zatia Luis Mariano aldean, Marrubi goxoki-dendaren aitiznean, eta denda honetako maskotarekin kontatu ahal izan zuten partehartzaileek.

Kalejirak Txingudiren bertze babesleen egoitzetan egin zituen geldialdiak, Biok arropa-denda eta Mari tabernan, Kale Nagusiko Txingudi Rugby Tabernan bukatu baino lehen.

Errugbilari gazteek ez zuten nahikorik izan, dirudienez, minutu batzuk geroago San Juan harriaren inguruan “tokata” bat osatu baitzuten.

Xabi Sánchez, Txingudi Rugby Klubaren koordinatzailearen hitzetan, “horrelako ekitaldi bat antolatzeak lan asko dakar, baina klubak sasoi oso ona dauka eta badakigu gai garela hau aurrera ateratzeko.”

(Argazkia: Gari Mendizabal)

TXINGUDI/BAZTAN TALDEA GIPUZKOAKO B MULTZOKO TXAPELDUNA
Errugbia

TXINGUDI/BAZTAN TALDEA GIPUZKOAKO B MULTZOKO TXAPELDUNA

Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko taldeak ezin hobe bukatu du denboraldia

Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko Txingudi/Baztan taldeak...

TXINGUDI/BAZTANEK B MULTZOKO FINALA JOKATUKO DU BIHAR PLAIAUNDIN
Errugbia

TXINGUDI/BAZTANEK B MULTZOKO FINALA JOKATUKO DU BIHAR PLAIAUNDIN

La Unica taldea jasoko dute 14 urtez azpiko taldeak finala jokatzeko, maiatzaren 11n 11:00etan

Txingudi Rugby Klubeko taldeak denboraldi bukaerara...

BIOK TXINGUDIK GARAIPENA ESKURATU ZUEN ETXEAN
Errugbia

BIOK TXINGUDIK GARAIPENA ESKURATU ZUEN ETXEAN

Arrasate/Eibar Bri 27-22ko markagailuarekin irabazi zion mugako taldeak eta honela, sailkapeneko bigarren postura igo da

Biok Txingudik 27-22ko...

BIOK TXINGUDIK DENBORALDIKO AZKEN TXANPARI EKINGO DIO LARUNBATEAN
Errugbia

BIOK TXINGUDIK DENBORALDIKO AZKEN TXANPARI EKINGO DIO LARUNBATEAN

Plaiaundin arituko dira Txingudi Rugby Klubeko jokalariak, Arrasate/Eibar B taldearen kontra (16:00)

Biok Txingudik, Txingudi Rugby Klubeko senior...

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU
Errugbia

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU

Gaztedi Bren kontrako denboraldiko azken partiduan 17-29 galdu zuen Iñigo Camareroren taldeak

Txingudi Rugby Klubeko gizonezko seniorrek...

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN
Errugbia

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek Plaiaundin jasoko dute Gaztedi B Ligako azken jardunaldia jokatzeko

Denboraldiko helburu nagusia...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika