08 Mai, 2016
PORTUGALETE: Giralt, Vega (Engonga, 82'), Larreategi, Etxaniz, Moya (Monteiro, 45'), Valín, Javi Rodríguez (Kortabitarte, 74'), Bilbao, Zárate, Ortega, Galán.
REAL UNION: Txusta, Morcillo, Aimar, Esnaola, Ribera, Martins (Alonso, 66'), Eizmendi, Romo (Rodellar, 46'), Juan, Urbieta (Barrón, 56').
GOLA: 1-0: Javi Rodríguez (51').
EPAILEA: Subirats. Txartel horiak: Bilbao, Etxaniz, Zárate (Portugalete); Romo (Real Union).
Igoera faserako txartela lortzea jada ez dago Real Unionen esku. Gelditzen zitzaion abantaila apurra galdu du, eta bosgarren tokian dago orain, larunbatean Portugaleten galdu ondoren. Sailkapeneko azken tokian zegoen eta maila galdua zuen aurkari baten kontra aritu ziren txuribeltzak La Florida futbol zelaian. Behar-beharrezkoa zuten garaipena, baina porrota jaso zuten. Ahaleginak egin zituen Aitor Zulaikaren taldeak, eta nagusi izan zen jokoan, norgehiagokaren zatirik handienean. Gol aukerak sortzeko zailtasun handiak izan zituen, ordea, eta punteria eskasa.
Bigarren zatian oldarkor irten ziren txuribeltzak, garaipenaren bila arriskatzeko asmoz. Baina 51.minutuan kolpe gogorra jaso zuten, Javi Rodríguez etxeko jokalariaren burukada Txustaren atean sartzen ikusi zutenean. Markagailuan atzetik, presaka ibili zen Union, emaitza iraultzeko beharrak bultzatuta. Portugalete eroso ibili zen abantailaren defentsan, eta kontraerasoan norgehiagoka erabaki ahal izan zuen. Azken minutuetan etengabeak izan ziren irundarren erasoak. Aimarrena izan zen aukerarik onena, buruz-buruko batean. Kanpora bidali zuen baloia, eta punturik gabe geratu zen Real Union. Bosgarren tokian daude orain txuribeltzak, jardunaldi bakarraren faltan. Jaitsiera ekiditeko lehian dagoen Leioa menderatu beharko dute azken jardunaldian, baina aurkarien huts egitearen zain ere egon beharko dute. Socuellamosen berdinketa edo Toledoren porrota beharko ditu Real Unionek, igoera fasean sartzeko.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...