Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko taldeak ezin hobe bukatu du denboraldia
Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko Txingudi/Baztan taldeak...
18 Api, 2024
Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek Plaiaundin jasoko dute Gaztedi B Ligako azken jardunaldia jokatzeko
Denboraldiko helburu nagusia izanen dute jokoan, asteburu honetan Plaiaundin, Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek. Zaisa Txingudik Gaztedi B jasoko de etxean, larunbatean (apirilaren 20an) 16:00etan, denboraldiko azken jardunaldia jokatzeko. Bertan, jokoan, igoera lortzeko play-offa jokatzeko sailkapena izanen dute jokoan.
Puntu bakarrera du Zaisa Txingudik sialkapeneko hirugarren postua, play-offa jokatzeko eskubidea emanen diona hain zuzen ere. Hori lortzeko Gaztedi B taldea garaitu beharko du lehenbizi, larunbat honetan 16:00etan Plaiaundin. Horrez gain, egun eta ordu berean, Zarautz B/Beltzak eta La Unica Bk elkarren kontra jokatuko dute eta gipuzkoarren garaipena beharko dute mugakoek ere aitzinera egiteko.
18 urtez azpikoak kanpoan eta 16 urtez azpikoak etxean
18 urtez azpiko taldeak Durangon jokatuko du Ligako azken jardunaldia, larunbatean ere 12:00etan. 16 urtez azpikoak berriz, Gabiria Txingudi/Baztanek etxean jasoko du La Unica, larunbatean 11:00etan.
Sei nazioen jardunaldia Rugby Tabernan
Emakumeen Europako txapelketarik garrantzitsuena martxan da eta asteburu honetan ere Irungo Kale Nagusiko tabernan ikusgai egonen da errugbizale guztientzat. Larunbatean, Ingalaterrak eta Irlandak jokatuko dute elkarren kontra, 15:15ean, baita Italiak eta Eskoziak ere, 17:45ean. Igandean berriz, 16:15ean, Galesek eta Frantziak jokatuko dute elkarren kontra.
Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko taldeak ezin hobe bukatu du denboraldia
Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko Txingudi/Baztan taldeak...
La Unica taldea jasoko dute 14 urtez azpiko taldeak finala jokatzeko, maiatzaren 11n 11:00etan
Txingudi Rugby Klubeko taldeak denboraldi bukaerara...
Arrasate/Eibar Bri 27-22ko markagailuarekin irabazi zion mugako taldeak eta honela, sailkapeneko bigarren postura igo da
Biok Txingudik 27-22ko...
Plaiaundin arituko dira Txingudi Rugby Klubeko jokalariak, Arrasate/Eibar B taldearen kontra (16:00)
Biok Txingudik, Txingudi Rugby Klubeko senior...
Gaztedi Bren kontrako denboraldiko azken partiduan 17-29 galdu zuen Iñigo Camareroren taldeak
Txingudi Rugby Klubeko gizonezko seniorrek...
Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek Plaiaundin jasoko dute Gaztedi B Ligako azken jardunaldia jokatzeko
Denboraldiko helburu nagusia...