Porrot argia jasan du Erroibide-Irunek
Saskibaloia

Porrot argia jasan du Erroibide-Irunek

Hirugarren laurdenera arte eutsi zion larunbatean Erroibide-Irunek Zurt Taberna Iraurgiri. Emakumeen Lehen Mailako bigarren sailkatua da talde azpeitiarra, eta aurkari ahula izan zuen gainera. Min hartuta zeuden Izaro Alza eta Ohiane Borreguero jokalarien hutsunea zeukan Erroibidek. Partidan zehar aldaketak egiteko aukera handirik ez zuen, beraz, Ganix Miron entrenatzaileak.

Trantsizio azkarren bidez irundarrak nekatzea izan zen etxekoen asmoa. Atsedenaldira arte emaitza eman zuen planteamentuak (38-25). Hirugarren laurdenean, markagailuan hurbiltzeko ahalegin itzela egin zuen Erroibidek, baina laugarrenerako leher eginda bukatu zuten neskek. 26-5eko partzialarekin garaipen argia eskuratu zuen Zurt Tabernak. Igande eguerdian Autocares Alba La Salle hartuko du Erroibidek Artaleku kiroldegian.

LEHEN PORROTA…BIGARREN GELDIUNEA?
Saskibaloia

LEHEN PORROTA…BIGARREN GELDIUNEA?

Erroibidek ezin izan du denboraldiko laugarren garaipena erdietsi, neurketa berdindu batean, Leioako Askartza taldeak 64-69 irabazi du.

Hiru hilabete...

GALDAKAO ZONALDE GORRIAN UTZI DU ERROIBIDEK
Saskibaloia

GALDAKAO ZONALDE GORRIAN UTZI DU ERROIBIDEK

Hiru hilabete geldirik egon ostean, lehiaketa utzi zuten bezala bueltatu dira irundarrak, garaipenarekin alegia. Cafeteria Tartalo Ibaizabelen aurka 71-86 gailendu...

GARAIPEN BERRI BAT ERROIBIDERENTZAT
Saskibaloia

GARAIPEN BERRI BAT ERROIBIDERENTZAT

Neurketa zail batean, azken laurdenean Erroibidek denboraldiko bigarren garaipena erdietsi du eta sailkapeneko lider berri bezala kokatu da...

HENDAIA BASKET BALLEK ASTEBURUKO BI NEURKETAK BEREGANATU DITU
Saskibaloia

HENDAIA BASKET BALLEK ASTEBURUKO BI NEURKETAK BEREGANATU DITU

Ostiralean Hazparneren jaso zuten Irandatzen eta aise 78-59-ko garaipena erdietsi zuten; igandean, bestalde, Merignac 80-56 garaitu zituzten.

Ez ohiko...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika