PORROTA, BAINA DENBORALDIA LIDERGOAN BUKATU DU REAL UNIONEK
Futbola

PORROTA, BAINA DENBORALDIA LIDERGOAN BUKATU DU REAL UNIONEK

Atzo Santanderreko Racingek galdu ostean, lehen sailkatu bezala bukatu du Real Unionek denboraldiko bigarren fase hau. Gaurkoan, azken minutuan, 1-0 mendean hartu du Ebrok Real Union.

Aukera gutxi eta golik ez.

Denboraldiko azken neurketa berrikuntza ugarirekin hasi du Real Unionek. Orain artean, minuturik jokatu ez duen Aritz Borda Ivan Perezengatik ordezkatu du eta deialditik kanpo geratu den Quique Riveroren postua Anatz Elizondok bete du. Horiekin batera, Gexan Elosegi, Mario Capelete eta Zourdine Thior bueltatu dira hasierako hamaikakora. Aldaketak aldaketa, talde irundarrak partiduko jabetza eskuratzeko asmoarekin ekin dio neurketari. Aurrean, Ebro oldarkorra izan du, presio handia ezarri nahi izan du lehen minutuetan.

Lehen 45 minutuetan, bi taldeek aukera gutxi izan dituzte markagailuan aurretik jartzeko. Lehen aukera, Real Unionentzat izan da, 17.minutuan. Kontraeraso bikaina osatu dute Real Unioneko jokalariek, Sergio Llamasek baloia plazerez utzi dio Anatz Elizondori eta honen jaurtiketa Ebroko atezainak gelditu du. Elizondoren jaurtiketa barrura zihoan, baina atezaina oso fin ibili da baloia esku artean geratzen. Lau minutu geroago, penalti argia egin diore Sergio Llamasi, baina epaileak ez du ezer adierazi. Hurrengo minutuetan, Ebro zeozer hobe egokitu da zelaian eta bi aukera izan ditu 1-0ekoa egiteko. Sebas Moyanok eskuin aldetik egin du jaurtiketa, Irazustaren bigarren zutoinaren bila joan da eta gutxigatik kanpora bidali du baloia. Lehen zatiko ondarrean, Nando Quesadak, talde irundarraren area barnean, jaurtiketa gurutzatua egin du, baina zuzenean kanpora joan da.

Azken minutuan etxekoen gola.

Bigarren zatia bide beretik hasi da. 55.minutuan Mikel Azkoitik min hartu du eta minutu ugari zelaitik kanpo egon behar izan du. Ebrok bikain baliatu du zuen abantaila eta Real Unionen arerara hurbiltzen joan da. Hiru eraso erreskan gauzatu ditu eta hirugarrenean, bigarren zatiko lehen abagune argia heldu da. Palomaresi baloia area ertzean geratu zaio, honek bortizki jaurti du eta bigarren zutoina miazkatu duelarik, baloia kanpora joan da.

Aitor Zulaikak ez zuen gustuko ikusten ari zena eta hanbait jokalari eta posizio aldatuarazi ditu. Lehendabizi, Anatz Elizondo eta Borja Viguera Kun Temenuzkhov eta Jon Madrazorengatik ordezkatu ditu. Ondoren, Behobidek min hartu du eta Ivan Perez irten da berdegunera, Gexan Elosegik bete du Behobidek zelai erdian utzi duen hutsunea. Eta minutuak aurrera egin ahala, 82.enean, azken bi aldaketak egin ditu teknikari azpitiarrak. Zourdine Thiorrek eta Mario Capeletek zelaia utzi dute eta horien ordez, Guille Donoso eta Asier Muguruza gaztea zelairatu ditu. Asier Muguruzak Real Unioneko lehen taldearekin debuta egiteko eta hamar minutu jokatzeko denbora izan du.

Hain zuzen ere, azken bi aldaketen ostean, talde irundarrak bigarren zati osoko abagune bakarra izan du. Ivan Perezek eta Kun Temenuzkhovek jokaladi bikaina gauzatu dute eskuin heagletik, defentsak baloia aldaratu du eta baloia Sergio Llamasi erori zaio, Guille Donosori erdiratu dio eta bere jaurtiketa gurutzatuari erantzun bikaina eman dio Ebroko atezainak. Gutxigatik, azken minutuetan Real Unionek ez du 0-1ekoa egin.

Neurketa berdinketarekin bukatuko zela zirudienean, Ebrok partiduko gol bakarra erdietsi du 90.minutuan. Falta jaurtiketa ondo aldaratu du Real Unionen defentsak, eskuinaldean baloia Manuel Royori erori zaio, erdiraketa gozoa egin du eta arean aurkitzen zen Espin defentsak buruz zuzen bidali du baloia sarera. Jon Irazustabarrenak ezer gutxi egin ahal izan du horrelako burukada baten aurrean. Neurketak ez du gehiagorako eman, golaren osteko jokaldian adierazi du epaileak neurketaren amaiera eta neurketa porrotarekin bukatu du Real Unionek.

Azken bi neurketak harago, denboraldi bikaina. 

Azken bi neurketak galduta bukatu du denboraldia Real Unionek. Helere, aurretik eginiko etxeko lanek bigarren faseko lider bukatzea eta datorren urtean Federazioko 1.mailan aritzea ahalbidetu dute. Denboraldi hasieran, inork gutxik espero zuen talde txuri-beltzak aurtengo denboraldian erakutsi duen maila ematea eta egunerokotasuneko lanean oinarrituta, denboraldiko lehen jardunaldietan ezarritako helburu guztiak, banan-banan gauzatu dituzte. Horregatik, Real Unioneko zaleek ozen eta harro esan dezakete aurtengo denboraldia bikaina izan dela.

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT GEHITU ZUEN SAILKAPENEAN
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT GEHITU ZUEN SAILKAPENEAN

Amaikak Bat taldearen kontrako partidua banako markagailuarekin bukatu zen, Mario Capeletek penaltiz sartutako golari esker

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PUNTU BAT EKARRI ZUEN LAS GAUNAS ZELAITIK
Futbola

REAL UNIONEK PUNTU BAT EKARRI ZUEN LAS GAUNAS ZELAITIK

Solísen eskutik ailegatu zen txuribeltzek markagailuan berdintzeko baliatu zuten gola

Real Unionek banako markagailua erdietsi zuen pasa den...

IÑIGO IDIAKEZ: “EZ NAGO TALDEAREKIN KEZKATUTA, GURE EGOERAREKIN BAIZIK”
Futbola

IÑIGO IDIAKEZ: “EZ NAGO TALDEAREKIN KEZKATUTA, GURE EGOERAREKIN BAIZIK”

Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du Las Gaunas zelaian bihar, martxoaren 23an, 16:00etan

Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du larunbat...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT EKARRI ZUEN MINTXETATIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT EKARRI ZUEN MINTXETATIK

Binako markagailua erdietsi zuen Carlos Garciaren taldeak azken minutuan Elgoibarren kontra

CD Elgoibar: Mosquera; Moya, Barrenechea,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika