PORROTA PALAUN
Eskubaloia

PORROTA PALAUN

Lehen zatian Bidasoak aurpegia eman duen arren, bigarren zatian Bartzelonak bere botere guztia azalarazi du eta bi puntuak eskuratu ditu (33-25)

33 – Barça (17+16). Pérez de Vargas, Entrerríos (1), N’Guessan (4), Gómez (4, 2 p.), Mem (4), Pascual (2), Fabregas (3); Møller, Tomás (6), Sorhaindo (3), Andersson (1), Ariño, Serdio (3), Petrus, Dolenec, Pálmarsson (2).

25 – Bidasoa Irun (17+8). Rangel, Odriozola (7), Rodrigo Salinas (6, 1 p.), Crowley (1), Da Silva, Tesoriere, Serrano (2); Ledo (1), Cavero, Esteban Salinas (1), De la Salud (1), Renaud-David (2), Santano, Nieto (1), Bartók (3), Seri. 

Bidasoa hutsik bueltatu zen Palau Blaugranatik, 33-25 galdu zuen Sacyr Asobal Ligako Bartzelona liderraren aurka. Beste behin, Bidasoak min hartuta dituen jokalarien bajak nabariak izan ziren, batez ere bigarren zatian. Emaitza honen ostean, 17.jardunaldia puntu berdinekin baina sailkapenean postu bat behera egin du Jacobo Cuetararen taldeak, Balonmano Logroñok aurreratu ditu eta beraz 24 punturekin sailkapeneko laugarrenak dira. Datorren asteartean, Benidorm jasoko dute Artalekun.

Hasieratik atzetik hasi zen Bidasoa, lehen minutuan bi minutuko zigorra jasota lehen minutuak jokalari bat gutxiagorekin aritu ziren, eta horrek Bartzelona zazpigarren minutuan 5-1eko aldea lortzea baimendu zuen. Hurrengo minutuetan ordea Bidasoaren defentsa egonkortu eta Gonzalo Perez de Vargasen aurrean asmatu zuen Bidasoak 7-5era hurbilduz. 18.minutuan etxeko taldeak berriz aldea handitu zuen, 13-8, baina Bidasoaren lanak 4-8ko partzial bat egitea ahalbidetu zuen eta gol bakar batetara gerturatu ziren (17-16). Atsedenaldira berdinketarekin iritsi zen, 17-17, Adrian Crowleyk Asobal Ligan 400.gola sartu zuen.

Bigarren zatian aldiz, Jacobo Cuetararen taldeari asko kostatu zitzaion lehen gola erdiestea, Iker Serranoren eskutik iritsi zen 34.minutuan (19-18), baina defentsak neurketa estu mantentzea lortu zuen. 42.minutuan Bartzelonaren entrenatzaileak, Xavi Pascualek, hutsartea eskatu zuen eta bere taldea indarberrituta irten zen kantxara. Bi minututan neurketa hautsi zuten, bost golen aldera aldendu zen berriz Bartzelona (44.minutuan, 24-19). Beste behin ere talde irundarrak ezin izan zuen min hartuta dauden Paco Barthe, Mikel Zabala eta Jon Azkuerekin kontatu eta Rudi Serik jokatu bazuen ere, ez zegoen bere 100%ean. Hauen ordez, Gorka Nieto eta Martin Santano gaztean sartu ziren deialdian eta oso paper ona jokatu zuten Europako jokalari onenen aurka.

Minutuak aurrera egin ahala, Bidasoak indarra galtzen joan zen eta Bartzelonak neurketa kontrolpean mantendu zuen. 0-3 partzial baten bitartez, markagailuan hurbildu zen Bidasoa, baina azkenean neurketa 33-25ekoarekin bukatu zen.  

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN
Eskubaloia

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN

Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan

III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN
Eskubaloia

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN

CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko

CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN

Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak

Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika