29 Api, 2019 Irun, Futbol, Real Union, Segunda Divisón B, Calahorra
Calahorra Real Union baino gehiago izan zen eta 0-1ekoarekin hiru puntuak Errioxa aldera eraman zituzten talde txuribeltza promozio postuetan bakarrik utziz
Egoerak berdin jarraitzen du, oso larria da Real Unionek bizitzen ari den unea. Atzo jokatutako partidua eta gero, 38 punturekin promozio postuetan bakarrik aurkitzen da 38 punturekin. Izan ere, Izarrak 0-1 mendean hartu zuen Gernika eta beraz 41 punturekin hiru puntuetara aldendu da.
Neurketari dagokionez, hastapenean bi taldeek baloiaren jabetzaren bila irten ziren aukera desberdinak sortu, lehena Yoel Solak Estradaren erdiraketa bikain bat baliatuz zutoinaren ondotik bidali zuen burukada izan zen. Ondoren gorritxoak hasi ziren etxeko taldearen atea erasotzen eta bi aukera garbi izan zituzten markagailuan aurreratzeko, baina Etxabeguren atzelaria eta Irazustabarrena atezaina bikain egon ziren. Minutu batzuk geroago, Ubisen gola iritsi zen. Alberto Iturralderen taldeak gola jaso bazuen ere, lerroak aurrera eraman zituzten eta Calahorra estutzen hasi zen, baina atsedenaldira 0-1ekoarekin iritsi zen.
Bigarren zatian, Miguel Solaren mutilak indartsuago irten ziren Stadium Galeko berdegunera, baina Real Union kornerren eta erdiraketen bidez, Calahorraren atea erasotzen hasi zen pixkanaka. Talde txuribeltza saiatzen bazen ere eta bigarren zatian Calahorra baino gehiago izan bazen ere, aukerak ez zituzten baliatu eta neurketa 0-1 bukatu zen. Partidua bukatu baino lehen, epaileak bigarren txartel horia erakutsi zion Etxabeguren atzelariari, neurketa jokalari bat gutxiagorekin bukatuz.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...