Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...
08 Mar, 2021
Hiru jardunaldi dira Real Unionen harrobiko taldeak hiru puntuak lortu ez dituena. Larunbatean, 1-1 berdindu zuen Lesakako Beti Gazteren aurka.
Real Unionen harrobiko taldeak Ugalde-Ventaseko zelaian garaipena eskuratu gabe jarraitzen du. Euskaldunaren aurka 1-1 berdindu zuen eta Bet Gazte talde lesakarraren aurka emaitza berarekin bukatu zen neurketa. Irundarrak sailkapenean seigarren postuan kokatuta daude, lehen jardunaldian 0-2 garaitu zutenetik, ez dituzte berriz hiru puntuak eskuratu.
Beti Gazte Ugalde-Ventaseko futbol zelaira lider gisa eta Oiartzun taldeari 7 gol eginda iritsi zen. Lesakarren nagusitasuna alde batera utzita, Kepa Esnaolak zuzentzen duen taldea beldurrik gabe irten zen zelaira eta 1-0 aurreratzeko gai izan ziren. Muguruza izan zen Real Union B-ren goleatzailea, baina ordu laurden pasata, Beti Gazteren Ordoki aurrelariak markagailua berdindu zuen.
Neurketa borrokatua izan bazen ere, bigarren gola egiteko aukerarik ez zen izan bigarren zatian. Lesakarrek baloiaren jabetza izan zuten eta irundarrek aukera garbienak.
Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...
Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko
Real Unionek...
Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...
Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra
Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...