Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
13 Urr, 2019 Irun, Bidasoa, Balonmano, Velux EHF Champions League, Sporting de Lisboa
Bidasoak Velux EHF Champions Leaguen 100.neurketa jokatzen zuenean, balio handiko puntua eskuratu zuen multzoko talderik zailenaren aurka (30-30)
30 – Sporting Clube de Portugal (16+14): Cudic; Veitia (6), Ruesga (5), Francis Carol (4) Marian Ghionea (7, de penalti), Luis Frade, Arnaud Bingo (1); Manuel Gaspar (ps), Van Zeller, Vieira (3), Tiago Rocha (3), Tavares, Carneiro, Mladenovic, Nikcevic (1).
30 – Bidasoa Irun (17+13): Rangel; Zabala (3), Esteban Salinas (4), Mancisidor (1), Rodrigo Salinas (8, 1p), Tesoriere, Seri; Xoan Ledo, Cavero (4), Crowley (1), Iker Serrano (1), Leo Renaud (6, 2p), Azkue (2), Orbovic, Matheus y Gorka Nieto.
Bidasoak puntu bat eskuratu zuen Lisboako Sportingen aurka 30-30 berdindu ostean. Lehen zatiko lehen minutuetan Bidasoak bere jokoa eta erritmoa ezarri zuen. Salinastarrek etxekoen lehen abantailak murriztu eta Bidasoaren lehen errentak izatea ahalbidetu zuten. Horrela, hasiera berdindu baten ondoren, Bidasoak pixkanaka pixkanaka markagailuan aldentzen hasi zen Rangel Luanen geldituei eta burututako defentsari esker. Erasoan ere oso ondo zebilen talde irundarra, Rodrigo Salinasek, Jon Azkuek, Jaime Mancisidorrek, Esteban Salinasek eta Leo Renaud-Davidek, Bidasoaren aldeko lehen errenta nagusia lortu zuten (6-11, 14.minutuan). Ordutik aurrera, Bidaso sei minutu golik sartu gabe egon zen eta Portugaleko lehoiak pixkanaka pixkanaka aldea murrizten joan ziren, azkenean, atsedenaldira 16-17 aurretik iritsi zen Jacobo Cuetararen taldea.
Bigarren zatia oso berdindua izan zen. Min hartuta zegoen Iñaki Cavero zelairatu zuen Jacobo Cuetarak eta hain zuzen hegaleko irundarrak mantendu zuen talde irundarraren lehen abantailak. 38.minututik aurrera, etxeko taldeak bost minutu ikaragarri izan zituen eta aurretik jarri ziren markagailuan. Eskerrak Renaud-David oso argi ibili zela erasoan eta frantziarrak 24-25ekoa ezarri zuen markagailuan. Azken hamar minutuetan Bidasoa 27-30 jarri zen aurretik baina Lisboako Sportingek oso eraso eta defentsa onak egin zituen orduan eta neurketa berdintzea lortu zuten (30-30).
Lisboako norgehiagokaren ondoren, datorren asteazkenean Bada Huesacaren aurka arituko dira Artalekun Asobal Ligako jardunaldi berri batean. Asteburuan ere neurketa izango dute irundarrek, kasu honetan Velux EHF Champions Leaguekoa, igandean IK Savehofen aurka.
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...