22 Urt, 2017
REAL UNION: Tena, Azkoiti (Gorosabel, 54'), Aimar, Esnaola, Urkizu, Rodellar (Thaylor, 54'), Mikel Alonso, Estrada, Juan, Ozkoidi (Mujika, 85'), Galán.
REAL SOCIEDAD B: Sisniega, Ibarbia, La Peña, Le Normand, Arrieta, Muguruza, Guridi, Gorostidi, Sangalli (Guevara, 71'), Merquelanz (Olaizola, 71'), Jauregi (Sanz, 83').
GOLAK: 0-1: Jauregi (23'). 0-2: Muguruza (50'). 1-2: Estrada (57'). 2-2: Aimar (65').
EPAILEA: López Toca. Txartel horiak: Galán, Azkoiti, Esnaola (Real Union); La Peña, Arrieta (Real Sociedad B).
Zeharo ezberdinak izan dira Galeko derbiaren bi zatiak. Lehenengoan, Reala gehiago izan da. Presio estu batekin, lerro txuribeltzak gainditzeko modua topatu du. Hasi bezain pronto, penaltia egin dio Estradak Sangalliri, baina Muguruzak ez du jaurtiketan asmatu. Bata bestearekin atzetik heldu dira, hala ere, filialaren abaguneak. Azkenean, 23.minutuan, 0-1ekoa sartu du Jauregik, Muguruzaren kontraeraso bat borobilduz. Aukera gehiago ere izan zituen Sansek, eta eraginkortasun faltak soilik ekidin du errenta handiago bat.
Bigarren zatian, irundarrak markagailua iraultzeko asmoz irten badira ere, beste kolpe handi bat jaso dute 50.ean: Muguruzak kanpokoen bigarren gola lortu du. Oso itxura txarra zuen norgehiagokak, baina Real Unionek ez du amorerik eman. Santanaren aldaketa goiztiarrek eragina izan dute, eta pixkanaka nagusituz joan da etxeko taldea. Zortzi minutuko tartean bi gol sartu ditu Unionek. Estrada eta Aimar izan dira golegile, biak buruz. Ordu erdi izan du gero Unionek garaipenaren bila saiatzeko. Hirugarren gola lortzetik gertu izan da, baina puntu bakarra bildu du azkenean.
Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra
Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...
Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...