PUNTUAK IHES EGIN ZION REAL UNIONI
Futbola

PUNTUAK IHES EGIN ZION REAL UNIONI

Jorge Agirre lesakarrak sartutako hirugarren golak Osasuna Promesasen alde erabaki zuen partidua

Real Unionek porrota jaso zuen atzo eguerdian etxean Osasuna Promesasen kontrako partiduan. 2-3ko emaitzarekin nafarrek eraman zituzten puntuak, irundarrek bigarren zatian markagailua berdintzea lortu ondotik. Jorge Agirre lesakarrak jaurtitako penaltiak erabaki zuen garaipena Iruñeara joatea.

Azken lau jardunalditan garaipenik lortu gabe zeuden bi talde izan ziren atzo eguerdian, Galen, aurrez aurre. Real Unionek eta Osasuna Promesasek puntuak batzeko intentzioarekin zelairatu ziren eta lehen zatian etxekoak izan ziren nagusi. Real Unionen lehen gola partidua hasi eta ordu erdira ailegatu zen. Pare bat saiakeren ondotik, Escobarrek jaurtiketa gurutzatu bat egin eta aurkariaren atean asmatu zuen. Hala ere, pozak ez zien gehiegi iraun, izan ere, hurrengo jokaldian, Osasunak emaitza berdintzea lortu zuen Yoldiren eskutik. Fran Justoren taldea buruzagitza mantentzen saiatu zen eta abaguneak ere izan zituen berriz ere aitzinetik jartzeko, hala ere ez zuen asmatu. Hori gutti balitz, atsedenaldia baino lehen, nafarrek bigarren gola sartu zuten, Enekoren eskutik, eta 1-2koarekin joan ziren bi taldeak aldageletara.

Bigarren zatian, indarrez zelairatu ziren berriz ere etxekoak, eta Osasunari atzetik defendatzea egokitua zitzaion. Horrela, Solísek Real Unionen bigarren gola sartzea lortu zuen eta emaitza berriz ere berdindua gelditu zen. Markagailua iraultzeko asmotan, talde txuribeltzak jokatzen segitu zuen eta orduan ailegatu zen partiduaren bigarren momentu zalantzagarria. Epaileak Bazek besoarekin jokalaria urrundu zuela ulertu zuen eta beraz, Osasunaren aldeko penaltia erabaki zuen. Orduan, Jorge Agirre lesakarrak protagonismoa hartu eta gola sartu zuen, nafarren hirugarrena eta beraz, neurketa euren alde erabaki zuena.

Real Union saiatu zen berriz ere emaitza berdintzen, baina izan zituen aukera ez ziren atera iritsi. Hiru puntuak Iruñeara joan ziren, eta Agirrek berak azaldu bezala, “beharrezko garaipena” erdietsi zuen Osasunak. Etxekoek ere beharrezkoak zituzten puntu horiek, baina ezin izan zituzten banatu. Egoera honetan, talde txuribeltzak Sanseren kontra jokatuko du urteko azken jardunaldia, Gabonetako atsedenaldiaren aitzinetik. Zubietan ariko dira, heldu den igandean (abenduaren 17an), 12:00etan.

(Argazkia: Barbara Duarte Fotografia)

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika