Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...
21 Urt, 2016
Neguko lana ondo betetzen ari da Ohorezko Erregionaleko Hondarribia futbol taldea. Azaroaren 29an galdu zuen azken partida. Aurrerantzean gi neurketa irabazi ditu, eta gainerako laurak, berdindu. Puntu sorta ederra bildu du dagoeneko (28), eta hartu duen bideari eusten badio, ez du mailari eusteko sufritu beharko.
Azken hiru jardunaldietan 1-1 berdindu du Hondarribiak, baina azken bi puntuek, bereziki, meritu handia dute. Sailkapeneko bigarrenaren eta hirugarrenaren etxean bildu ditu puntuak. Azkena larunbatean Lasarte-Oriako Michelinen, Ostadarren etxean. Larunbatean, garaipena lortzeko aukera ona izango dute berdeek, Ordizia azken sailkatua hartuko dutelako Hondartzan (16:00).
Bukatu da Union Bren bolada
Real Union Bri amaitu zaio aurreko jardunaldietako eraginkortasuna. Hamazazpi gol egin ditu filialak aurreko lau partidetan, eta denak irabazi ditu. Oraingoan, aldiz, ezin izan du golik sartu eta 1-0 galdu du Zarautzen. Txuribeltzek igande arratsaldean jokatuko dute, 18:30etan Stadium Galen. Oiartzun hartuko dute.
Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...
Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko
Real Unionek...
Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...
Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra
Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...