Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
08 Mai, 2016
CIUDAD REAL: Villamarín, Herrero, Díaz, Espino (4), Fernández (1), De la Cruz, Candeleda (5), Serrano, Vidal (5), Sánchez (3), Rodríguez, Negrete (3), Díaz (2), Torres, Vázquez (4), Granados (2).
BIDASOA: Dejanovic, Zubiria, Cavero, Vázquez, Martínez (1), Crowley (4), Beltza, Portero (5), Villar, Odriozola (3), Muiña (11), Bezbradica (1), Mouriño, Davidovic (3), Azkue (2).
MARKAGAILUAs: 2-2, 7-6, 11-8, 12-12, 15-14, 16-17 (atsedenaldia); 18-19, 21-20, 23-22, 25-25, 27-28, 29-30.
Ligako azken hiru neurketa gogorretan lehena irabazi du Bidasoa-Irunek. Hortaz, irundarren esku jarraitzen du play off-a antolatzeko aukerak. Ciudad Real hiriko Quijote Arena pabiloi ikusgarrian aritu zen Bidasoa larunbatean, igoera fasera sailkatzeko lehian garaipena behar zuen arerioaren kontra. Asko zegoen jokoan, eta norgehiagoka parekatua izan zen, espero zitekeen moduan. Lehen zatian bidasoarrak estutzen asmatu zuen Ciudad Realek, eta hiruko abantaila ere lortu zuen, hamabosgarren minutuan (11-8). Amaiera hobea izan zuen, ordea, Fernando Bolearen taldeak. Markagailuan abantaila lortuta hartu zuen aldagelarako bidea (16-17).
Antzeko ibilbidea izan zuen bigarren zatiak. Ciudad Realek hiru goleko errenta lortu zuen hamar minutuko epean (23-20). Momentu larria izan zen Bidasoarentzat, baina erreakziorako ahalmena erakutsi zuen. Norgehiagoka amaitzeko hamar minutu falta zirela, 26-26koa irudikatu zuen markagailuak. Neurketako boladarik onenean, 27-30era ihes egin zuen Irungo taldeak, 27.minutuan. Alabaina, etxeko taldeak ez zuen amore eman. Gogor estutu zuen amaieran, eta neurketa berdintzeko erasoa ere izan zuen. Ez zuen asmatu, eta Bidasoak eskuratu zituen bi puntuak. Abantaila horixe mantentzen du, hain zuzen, Palma del Riorekiko. Geratzen diren bi jardunaldietan eutsi beharko dio, play off-a Artalekun izan dadin.
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...